The Misfits (filma)
The Misfits (euskaraz Ezegokituak) 1961eko John Huston estatubatuar zinema zuzendariaren drama filma bat da. Gidoia Arthur Miller idazleak idatzi eta Clark Gable, Marilyn Monroe, Montgomery Clift, Thelma Ritter eta Eli Wallach aktoreek antzeztu zuten.
The Misfits (filma) | |
---|---|
Jatorria | |
Argitaratze-data | 1961 |
Izenburua | The Misfits |
Jatorrizko hizkuntza | ingelesa |
Jatorrizko herrialdea | Ameriketako Estatu Batuak |
Banatze bidea | eskatu ahalako bideo |
Ezaugarriak | |
Genero artistikoa | film dramatikoa eta film erromantikoa |
Iraupena | 125 minutu |
Kolorea | zuri-beltzekoa |
Zuzendaritza eta gidoia | |
Zuzendaria(k) | John Huston |
Gidoigilea(k) | Arthur Miller |
Antzezlea(k) | |
Ekoizpena | |
Ekoizlea | David O. Selznick |
Konpainia ekoizlea | Seven Arts Productions |
Edizioa | George Tomasini (en) |
Bestelako lanak | |
Musikagilea | Alex North |
Argazki-zuzendaria | Russell Metty (en) |
Jantzi-diseinatzailea | Jean Louis |
Fikzioa | |
Kontakizunaren tokia | Nevada |
Historia | |
Jasotako sariak | |
Argumentua
aldatuNevada, Reno hiria. Roslyn (Marilyn Monroe) dibortziatu berria den emakume eder eta erakargarria da. Bi lagun ezagutuko ditu, Guido (Eli Wallach) eta Gay (Clark Gable), biekin batera Guidoren landetxean egun batzuk igaroz. Laister, bi gizonak Roslynetaz maitemindu eta haren amodioa nork lortuko lehiatuko dira, lehia horretan bi gizonen ezaugarri txarrak azaleraziz. Egun batzuren ondoren hirugarren lagun bat agertuko da, Perce (Montgomery Clift), azken hau Roslynen begikoa izango delarik. Laukotea zaldi basatiak ehizatzera irtengo da. Giroa geroz eta txar eta ezegonkorragoa izango da.
Aktoreak
aldatu- Clark Gable: Gay Langland
- Marilyn Monroe: Roslyn Tabor
- Montgomery Clift: Perce Howland
- Thelma Ritter: Isabelle Steers
- Eli Wallach: Guido
- James Barton: Fletcheren aitona
- Kevin McCarthy: Raymond Tabor
- Estelle Winwood: elizako emakumea
Kanpo estekak
aldatu- The Misfits filmaren IMDBko fitxa irakurgai (Ingelesez)