A History of Violence
A History of Violence (euskaraz: Indarkeria istorio bat) 2005eko akziozko thriller filma da, David Cronenberg kanadar zinemagileak zuzendu zuena. John Wagner eta Vince Lockeren 1997ko izenburu berdineko komikian oinarriturik dago. Viggo Mortensen, Maria Bello, William Hurt, Ashton Holmes eta Ed Harris izan ziren antzezle nagusiak.
A History of Violence | |
---|---|
Jatorria | |
Argitaratze-data | 2005 |
Izenburua | A History of Violence |
Jatorrizko hizkuntza | ingelesa |
Jatorrizko herrialdea | Alemania eta Ameriketako Estatu Batuak |
Banatze bidea | eskatu ahalako bideo |
Ezaugarriak | |
Genero artistikoa | crime thriller film (en) , film dramatikoa, lan literario batean oinarritutako filma, ekintza-filma, detective film (en) eta thrillerra |
Iraupena | 96 minutu |
Kolorea | koloretakoa |
Deskribapena | |
Oinarritua | A History of Violence (en) |
Grabazio lekua(k) | Toronto |
Zuzendaritza eta gidoia | |
Zuzendaria(k) | David Cronenberg |
Gidoigilea(k) | Josh Olson (en) |
Antzezlea(k) | |
Ekoizpena | |
Ekoizlea | David Cronenberg Chris Bender Toby Emmerich Kent Alterman (en) Josh Braun (en) |
Konpainia ekoizlea | New Line Cinema |
Edizioa | Ronald Sanders (en) |
Bestelako lanak | |
Musikagilea | Howard Shore |
Argazki-zuzendaria | Peter Suschitzky |
Fikzioa | |
Kontakizunaren tokia | Pennsylvania |
Argumentu nagusia | delinkuentzia antolatua |
Historia | |
Jasotako sariak | |
Nominazioak | |
2005eko Cannesko Zinemaldian Urrezko Palma bereganatzeko lehiatu zen. Taldeko gizonezko aktore onenaren (William Hurt) eta egokitutako gidoi onenaren (Josh Olson) Oskar sarietarako izendapenak jaso zituen.
Argumentua
aldatuAEB, Indiana. Tom Stallek (Viggo Mortensen) bizimodu lasaia darama, Edie emaztearekin (Maria Bello) eta Jack (Ashton Holmes) seme nerabearekin batera, inoiz ezer gertatzen ez den herri txiki batean. Baina, egun batez, jatetxe batean lapurreta bat ekidin ondoren, herriko heroia bilakatzeaz gain, hedabideen harreta bereganatuko du. Egoera horretan, haren iragana ezagutzen duela dioen norbaiten telefono deia jasoko du...
Aktoreak
aldatu- Viggo Mortensen: Thomas "Tom" Stall / Joseph "Joey" Cusack
- Maria Bello: Edie Stall
- Ed Harris: Carl Fogarty
- William Hurt: Richie Cusack
- Ashton Holmes: Jack Stall
- Peter MacNeill: Sam Carney sheriffa
- Stephen McHattie: Leland Jones
- Greg Bryk: Billy Orser
- Kyle Schmid: Bobby
- Sumela Kay: Judy Danvers
- Gerry Quigley: Mick
- Deborah Drakeford: Charlotte
- Heidi Hayes: Sarah Stall
- Aidan Devine: Charles "Charlie" Roarke
- Bill McDonald: Frank Mulligan
- Michelle McCree: Jenny Wyeth
- Ian Matthews: Ruben
- R. D. Reid: Pat
- Morgan Kelly: Bobbyren mutila
Kanpo estekak
aldatu- IMDBko fitxa irakurgai (Ingelesez)