Anjou[1] (latinez: Andegavia) Frantziako eskualde historikoa da, gaur egun Maine eta Loira departamendua osatzen duena. Hiriburua Angers zuen.

Eskualdearen mapa
Eskualdearen mapa

Historia

aldatu

Zelta herriek jendeztatua, erromatarrek eta frankoek konkistatu zuten hurrenez hurren. 880 inguruan konderri bilakatuta, X. mendean Inperio Karolingioa desegitean burujabetasuna lortu zuen. XI. eta XII. mendeetan zehar Frantziako printzerri nagusienetariko bat izan zen.

XII. mendean, Ingalaterrako koroarekiko loturak estutu (Godofredo V.a Anjoukoa Matilde Ingalaterrako erreginarekin ezkondu zen) eta Normandiako dukerria hartu zuen. Henrike II.a, aurrekoen semea, Ingalaterrako errege izendatu zuten eta Ingalaterrako koroak Frantziako mendebaldean eta Euskal Herriko iparraldean (Lapurdi eta Zuberoa) zuen eragina guztiz bizkortu zen, Anjou etxeko kondeen bidez betiere.

Anjouko bigarren dinastia sortu zuen Karlos I.ak lurrak zabaldu zituen Proventza (ezkontzaren bidez) eta Napoliko Erresumara (1266). 1204tik aurrera Frantziako erregeen eragina nabaria da eta 1360an dukerri bilakatu zen. 1481ean Frantziako koroari lotu zioten. Ondoren, hainbat printzek eraman zuten Anjouko duke titulua (Henrike III.ak, Frantzisko Anjoukoak eta Filipe V.a Espainiakoak, besteren artean).

1790ean, Frantziako Iraultzak departamenduak sortu zituenean, desagertu zen.

Ikusi ere

aldatu

Erreferentziak

aldatu
47°28′N 0°33′W / 47.467°N 0.550°W / 47.467; -0.550


  Artikulu hau Frantziako historiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.


Kanpo estekak

aldatu