Artikulu hau auzoari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Arabella (argipena)».

Arabella Begoñako auzoa da, Bilbon. Bilboko bigarren barrutian dago, Uribarriko barrutian alegia. Bilboko auzorik garaienetakoa da, itsas mailatik 250 metro inguruan kokatua, Artxanda mendiaren maldetan. Auzoak iparraldean Sondikako udalerriarekin egiten du muga, hegoaldean Otxarkoaga eta Txurdinagako auzoekin, eta mendebaldean Zurbarango auzoarekin.[1]

Arabella
 Euskal Herria
Map
Kokapena
Herrialdea Bizkaia
UdalerriaBilbo
Administrazioa
Geografia
Koordenatuak43°15′48″N 2°54′50″W / 43.26333°N 2.91389°W / 43.26333; -2.91389
Demografia
Biztanleria1.685 (2023)

Garraio publikoa

aldatu

Autobusa

aldatu

Bilbobus zerbitzuaren hurrengo lineak auzotik igarotzen dira:

Linea Ibilbidea Maiztasuna (min)
22 Sarrikue - Atxuri 12 - 15 - 20 - 30'
27 Arabella - Betolatza 15 - 30'
62 San Mames - Arabella 20 - 30'


Metroa

aldatu
 
Zurbaranbarriko geltokiko Iturriondo plaza sarbidea.

Zurbaranbarriko geltokiak sarbidea du Iturriondo plaza inguruan, Arabellatik hurbilen dagoen metro geltokia izanik.

Kale garrantzitsuenak

aldatu
  • Iturriondo plaza

Ikus, gainera

aldatu
Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena:
Bilbo

Kanpo estekak

aldatu


  1. Bilbao Kultura. (2015-02-02). Begoña Herri Garaia - Begoña, Un Pueblo de Altura. (Noiz kontsultatua: 2024-08-02).