Getzaurre
Getzaurre Beriain udalerriko auzoa da. Gaztelaniaz Poblado de Potasas izenarekin jaio zen Beriain herri zaharretik aldenduta eta N-121 errepidearen ertzean Getzaurre izeneko parajean[1].
Getzaurre | |
---|---|
Euskal Herria | |
Kokapena | |
Herrialdea | Nafarroa |
Udalerria | Beriain |
Administrazioa | |
Geografia | |
Koordenatuak | 42°44′18″N 1°38′07″W / 42.73833°N 1.63528°W |
Auzo hau XX. mendearen erdialdean sortu zuen "Potasas de Navarra" enpresak, langileak lantegitik hurbilago egoteko. Herri zaharrak baino askoz biztanle gehiago izanik, Galar Zendearekiko desanexioa suertatu zenean oso bestelako ezaugarriak zituzten bi guneek batera "Beriain" udalerria sortu zuten, herri zaharrarena erabiltzeko eta oso popularra izanik ere Poblado de Potasas izendapena bazterrean uzten hasteko. Azken urteetan biak hurbilarazten dituzten etxetalde berri batzuk eraiki dira.
Jaiak eta ospakizunak
aldatuAbenduaren 4ean Santa Barbararen (meatzarien patroia) omenezko prozesioa antolatzen da.
Herritar ezagunak
aldatu- Aurora Beltrán (1964 -) abeslaria.
Erreferentziak
aldatu- ↑ Iturria: Mikel Belasko, Diccionario etimológico de los nombres de los pueblos, villas y ciudades de Navarra, Pamiela, Iruñea, 1999; 362.or.
Ikus, gainera
aldatuKanpo estekak
aldatu
Artikulu hau Nafarroako geografiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |
Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena: Euskal Wikiatlasa |