Lecsó
Hungariako plater tradizionala
Lecsó (hungarieraz: Lecsó, eslovakieraz: Lečo) barazkiez osaturiko erregosia da, batzuetan haragiarekin ateratzen dena. Jatorriz Hungariako plater tradizionala da, Europa erdialdean zabalduta dagoena[1].
Lecsó | |
---|---|
Lecsóa | |
Jatorrizko herrialdea | Hungaria |
Osagaiak | piperra, tomatea, tipula, txerri-gantza, piperrautsa |
Osagaiak
aldatuPiper berde eta gorriak tiratan zatitzen dira eta tomateaz eta tipulaz nahasten dira masa homogeneoa lortu arte. Ondoren zartagian erregosten da batzuetan urdaiarekin eta ardoa gehituz. Hungarian piperrautsa gehitzen zaio, pikante bihurtzen duena[2].
Zerbitzatzerakoan hestebeteak edota saltxitxak gehitzen zaizkio.
Erreferentziak
aldatu- ↑ (Ingelesez) Authentic Lecsó (Hungarian Pepper Stew) - My Pure Plants. 2022-03-25 (Noiz kontsultatua: 2024-07-13).
- ↑ (Ingelesez) culinaryhungary. (2022-06-26). «Hungarian Lecsó, Pepper and Tomato Stew» Culinary Hungary (Noiz kontsultatua: 2024-07-13).
Kanpo estekak
aldatu
Artikulu hau gastronomiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |