Olabarri jauregia
Olabarri jauregia Bilboko Gazteleku auzoko Campo de Volantín pasealekuan dagoen jauregia da. José María Olabarri Massinok enkargatu zuen eta bere familiaren egoitza izan zen.
Olabarri jauregia | |
---|---|
Kokapena | |
Herrialdea | Euskal Herria |
Probintzia | Bizkaia |
Herria | Bilbo |
Koordenatuak | 43°16′N 2°56′W / 43.27°N 2.93°W |
Historia eta erabilera | |
Irekiera | 1894 |
Arkitektura | |
Arkitektoa | Julián Zubizarreta |
Kokalekua
aldatuGazteleku auzoan dago, Campo de Volantín pasealekuaren 41. zenbakian, Bilboko itsasadarra edo Ibaizabalen alboan.
Historia
aldatuBilboko zonalde horretan garai batean eraikitako jauregi eta txalet ugarien artean zutik geratzen den bakarrenetarikoa da. Julian Zubizarreta arkitektoak diseinatu zuen 1894. urtean Jose Maria Olabarri negozio gizonaren etxe izateko, eta 1894-1897 artean eraiki zen.
Jauregiak eragin ingeles eta frantsesak ditu. 1953. urtetik Bilboko Portuaren Agintaritzaren egoitza nagusia da[1].
Erreferentziak
aldatuKanpo estekak
aldatuEuskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena: Bilbo |
- Olabarri jauregia. Bilbaoarquitectura.com (Gaztelaniaz)