The Expendables 2
The Expendables 2 (euskaraz Mertzenarioak 2) 2012ko Simon West ingeles zinema zuzendariak zuzendutako ekintza film bat da. Sylvester Stallone, Jason Statham, Jet Li, Dolph Lundgren, Chuck Norris, Terry Crews, Randy Couture, Liam Hemsworth, Jean-Claude Van Damme, Bruce Willis eta Arnold Schwarzenegger aktoreek antzeztu zuten.
The Expendables (2010) filmaren jarraipena da, era berean, The Expendables 3 (2014) izeneko jarraipena izan zuen.
Argumentua
aldatuBarney Ross (Sylvester Stallone), Lee Christmas (Jason Statham), Yin Yang (Jet Li), Gunner Jensen (Dolph Lundgren), Toll Road (Randy Couture), Hale Caesar (Terry Crews) eta Billy the Kid (Liam Hemsworth) mertzenarioek osatutako taldea berriz berrelkartu da, oraingoan Church jaunak (Bruce Willis) itxuraz erraza eta diru etekinak emango dituen lantxo bat egiteko kontratatu baiditu. Halere, beren egitasmoa okertu egingo da, Jean Vilain (Jean-Claude Van Damme) gaizkileak segada ipiniko baidie. Orduan taldearen griña bakarra hartaz mendekatzea izango da. Honela, igarotzen diren leku orotik beren etsaien artean suntsipena eta kaosa zabalduko dute, azkenean ezusteko mehatxu bat topatu arte: militar erabilerarako egokitutako bost tona plutonio, munduan boterearen oreka aldatzeko adina kopuru.
Aktoreak
aldatu- Sylvester Stallone: Barney Ross
- Jason Statham: Lee Christmas
- Jet Li: Yin Yang
- Dolph Lundgren: Gunner Jensen
- Chuck Norris: Booker
- Terry Crews: Hale Caesar
- Randy Couture: Toll Road
- Liam Hemsworth: Billy the Kid
- Jean-Claude Van Damme: Jean Vilain
- Bruce Willis: Church
- Arnold Schwarzenegger: Trench Mauser
- Scott Adkins: Hector
- Yu Nan: Maggie Chan
Kanpo estekak
aldatu- The Expendables 2 filmaren iragarkia ikusgai. Youtube.com (Ingelesez)
- IMDBko fitxa irakurgai (Ingelesez)