The Tree of Life
The Tree of Life (euskaraz Bizitzaren Zuhaitza) 2011ko Terrence Malick estatubatuar zinema zuzendari eta gidoigileak zuzendu eta idatzitako drama film epiko bat da. Brad Pitt, Sean Penn eta Jessica Chastain aktoreek antzeztu zuten.
The Tree of Life | |
---|---|
Jatorria | |
Argitaratze-data | 2011 |
Izenburua | The Tree of Life |
Jatorrizko hizkuntza | ingelesa |
Jatorrizko herrialdea | Ameriketako Estatu Batuak |
Banatze bidea | eskatu ahalako bideo |
Ezaugarriak | |
Genero artistikoa | zientzia-fikziozko filma, fantasiazko filma, sarbide-bizipena eta film dramatikoa |
Iraupena | 138 minutu |
Kolorea | koloretakoa |
Telesaila | BBC's 100 Greatest Films of the 21st Century (en) |
Grabazio lekua(k) | Islandia |
Zuzendaritza eta gidoia | |
Zuzendaria(k) | Terrence Malick |
Gidoigilea(k) | Terrence Malick |
Antzezlea(k) | |
Ekoizpena | |
Ekoizlea | Brad Pitt Sarah Green (en) Bill Pohlad Dede Gardner Grant Hill (en) |
Konpainia ekoizlea | River Road Entertainment Plan B Entertainment (en) |
Edizioa | Hank Corwin (en) |
Ekoizpen-diseinatzailea | Jack Fisk (en) |
Bestelako lanak | |
Musikagilea | Alexandre Desplat |
Argazki-zuzendaria | Emmanuel Lubezki |
Jantzi-diseinatzailea | Jacqueline West (en) |
Fikzioa | |
Kontakizunaren tokia | Texas |
Historia | |
Jasotako sariak | |
Nominazioak | |
foxsearchlight.com… | |
2011ko Cannesko Zinemaldian lehiaketara aurkeztu eta Urrezko Palma irabazi zuen.
Oscar Sarietarako hiru izendapen jaso zituen: Film onenaren Oscar Saria, Zuzendari onenaren Oscar Saria (Terrence Malick) eta Argazkigintza onenaren Oscar Saria (Emmanuel Lubezki).
Argumentua
aldatu1950eko hamarkada, AEBak. Jack (Hunter McCracken) bere anaiekin eta gurasoekin batera bizi den mutiko bat da. Bere ama (Jessica Chastain) maitasuna eta goxotasuna den bitartean, aitak (Brad Pitt) zorroztasuna irudikatzen du, mutikoari mundu zail bati aurre egiten irakasteko beharrezkoa dela uste baitu. Irakaskuntza prozesu hau haurtzarotik helduarora luzatuko da. Orduan Jackek (Sean Penn) bere haurtzaroko une garrantzitsuenak oroitu eta beregan izan zuten eraginaz gogoeta egingo du, bai eta bere bizitzaren norabidea nola zehaztun zuten ere.
Aktoreak
aldatu- Brad Pitt: O'Brien jauna
- Sean Penn: Jack O'Brien
- Hunter McCracken: Jack gaztea
- Finnegan Williams: Jack (5 urteko adinaz)
- Michael Koeth: Jack (2 urteko adinaz)
- Jessica Chastain: O'Brien andrea
- Laramie Eppler: R.L. O'Brien
- John Howell: R.L. (2 urteko adinaz)
- Tye Sheridan: Steve
- Kari Matchett: Jacken emazte ohia
- Joanna Going: Jacken emaztea
- Michael Showers: Brown jauna
- Kimberly Whalen: Brown andrea
- Jackson Hurst: Osaba Roy
- Fiona Shaw: Amona
- Crystal Mantecón: Elisa
- Tamara Jolain: Stone andrea
- Dustin Allen: George Walsh
Kanpo estekak
aldatu- The Tree of Life filmaren iragarkia ikusgai. Youtube.com (Ingelesez)
- Webgune ofiziala (Ingelesez)
- IMDBko fitxa irakurgai (Ingelesez)