43°16′01″N 2°55′13″W / 43.266878°N 2.920148°W / 43.266878; -2.920148

Uribarri Bilboko metroaren 3. lineari eta Euskotrenen E1, 1D eta E3 lineei dagokien lurpeko geltokia da, Bilboko izen bereko auzoan eraikita dagoena. Metroaren 3. linea irekitzearekin batera, 2017ko apirilaren 8an, martxan jarri zen, eta Bizkaiko Garraio Partzuergoaren 1. tarifa-gunearen barruan dago.[1]

Uribarri
Geltoki barruko ikuspegia.
Map
Kokapen mapa
Lineak
« Matiko  Bilboko metroaren 3. linea  Zazpikaleak »
« Matiko    Zazpikaleak »
« Matiko    Zazpikaleak »
« Matiko    Zazpikaleak »
« Matiko    Zazpikaleak »
Kokapena
HelbideaTrauko kalea, 10-12; 48007
UdalerriaBilbo,  Bizkaia
Geltokiaren datuak
Gunea1. gunea
Irekiera2017ko apirilaren 8a
IrisgarriaGeltoki irisgarria 
Zerbitzuak Pertsonaldun txarteldegia 
AldageltokiaMetroa Trena Igogailua Autobusa Taxi 
Nasak2
Trenbideak2
JabeaEuskal Trenbide Sarea
EragileaEusko Trenbideak
Garraio zerbitzuak
EuskoTren  Bilbo Donostia
  Bilbo Elgoibar
  Kukullaga Lezama
  Bilbo Bermeo
MetroaBilboko metroaren 3. linea  Matiko Kukullaga
Bilbobus22  Sarrikue - Atxuri
28  Uribarri - Altamira
G1  Arabella - Moyua
BestelakoakIgogailua  Zumalakarregiko igogailua
Taxi  Taxi

Geltokiak 5 minutura 12.877 biztanleri, eta 10 minutura 23.311 bizilagunei ematen die zerbitzu.[2]

Sarbideak

aldatu

Geltokiak guztira sei sarbide ditu, Metro sareko geltokien artean sarbide gehien dituena dela. Zumalakarregi sarbidea 2010era arte Euskotrenek erabiltzen zuen, Txorierri linean zegoen Zumalakarregiko geltokirako sarbide baitzen. Eskoletako Plaza sarbidea eta sarbide horren igogailua 2017ko abuztuaren 7an ireki ziren, sarbide horren inguruko lanak luzatu baitziren.

  •   Uribarri C zeharkalea, 11 (Uribarri C Zeharkalea irteera)
  •       San Balentin Berriotxoa kalea, 7 (San Valentín de Berriotxoa irteera)
  •     Eskoletako plaza (Eskoletako Plaza irteera)
  •       Zumalakarregi hiribidea, 15 (Zumalakarregi irteera)
  •       Uribarri C zeharkalea, Izaro Mendia zeharkalearekin izkina (Uribarri C Zeharkalea irteera)
  •       Eskoletako plaza (Eskoletako Plaza irteera)

Gaueko sarbideak

aldatu
  •   Uribarri C zeharkalea, 11 (Uribarri C Zeharkalea irteera)
  •       Uribarri C zeharkalea, Izaro Mendia zeharkalearekin izkina (Uribarri C Zeharkalea irteera)
  •     Eskoletako plaza (Eskoletako Plaza irteera)
  •       Eskoletako plaza (Eskoletako Plaza irteera)

Historia

aldatu

2017ko apirilaren 8an geltokia martxan jarri zen, Metroaren 3. linea irekitzearekin batera, eta Euskotrenen E3 linea ere geltokitik pasaraziz.

2017ko ekainaren 19an Euskotrenen linea aldaketa gauzatu zen eta ordutik E1 eta 1D lineek ere geltokian geldialdia egiten dute.

2017ko abuztuaren 7an Eskoletako Plaza sarbidea eta bere igogailua ireki ziren.[3]

2017ko abenduaren 4an txartel-salmenta makina automatiko berriak ezarri ziren geltokian, mugikortasun urriko pertsonentzako irisgarritasun materian estandarrak bete, entzuteko desgaitasuna duten pertsonentzako T moduko bukle magnetikoa, Braille serigrafiak interakzio elementu guztietan (botoiak, txarteldegiak, eta abar), eta itsumen eta ikusteko desgaitasun handia duten pertsonei egokitutako salmenta softwarea dutenak.[4]

Etorkizuna

aldatu

Etorkizunean Euskotrenen E4 lineako trenak Bilboko metroaren 3. lineatik pasatzea espero da, Metro linea elikatzeko eta hala 7,5 minutuko maiztasuna mantentzeko.[5] 2018ko irailerako aurreikusita zegoen arren, oraindik ez da aldaketa egin.

Lotuneak

aldatu

Geltokiaren kanpoaldean Bilbobus zerbitzua hornitzen duten sei autobus geraleku daude. Hurrengo lineak geralekuetatik pasatzen dira:







Argazki galeria

aldatu

Erreferentziak

aldatu

Ikus, gainera

aldatu

Kanpo estekak

aldatu