Max Müller (filosofoa)
Max Müller (filosofoa) | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Offenburg, 1906ko irailaren 6a |
Herrialdea | Alemania |
Heriotza | Friburgo, 1994ko urriaren 18a (88 urte) |
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | alemana frantsesa |
Jarduerak | |
Jarduerak | filosofoa, unibertsitateko irakaslea eta idazlea |
Lantokia(k) | Offenburg Friburgo eta Munich |
Enplegatzailea(k) | Municheko Unibertsitatea Friburgoko Unibertsitatea |
Jasotako sariak | |
Kidetza | Sturmabteilung |
Sinesmenak eta ideologia | |
Erlijioa | Erromatar Eliza Katolikoa |
Alderdi politikoa | Alemaniako Langile Alderdi Nazionalsozialista |
Max Müller (Offenburg, Baden, Alemania, 1906ko irailaren 6a - Friburgo, Baden-Württemberg, Alemania, 1994ko urriaren 18a) alemaniar filosofoa izan zen.
Biografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Filosofiako irakasle izan zen Friburgoko eta Municheko unibertsitateetan. Neokantismoaren kritika egin ondoren, ontologia berri bat sortzea erabaki zuen. Husserlen urratsei jarraituz, Erdi Aroko filosofiaren gaiak aztertzen hasi zen.
Müllerren iritziz, izatea eta esentzia ez dira gizakitik abiatuta sortu behar, alderantziz baizik. Izatea eta esentzia historian zehar gero eta modu desberdinagoan agertzen zaizkio gizakiari, baina izatearen agerpen horrek ez du gizakia mugatzen. Heidegger izan zen filosofia hori abian jarri zuen lehena, eta Müller saiatu zen Heideggerren pentsamenduaren interpretazio zuzena giro kristauetan bilatzen. Friedrich Meinecke historialariaren eta Romano Guardini teologoaren eragina ere izan zuen.
Hauek dira Müllerren lan nagusiak: "Metafisikaren krisia" (1953); Erfahrung und Geschichte (1959, "Esperientzia eta historia").
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.