Edukira joan

Mizenastar zibilizazioa

Wikipedia, Entziklopedia askea
Kokaleku mizeniko nagusiak.
Agamenonen maskara, Heinrich Schiliemannek aurkitua.

Zibilizazio mizenikoa Brontze Aroaren amaierako zibilizazio aurreheleniko bat da. Peloponesoko Mizenas hiritik hartzen du izena, Atenas, Pilos, Tebas eta Tirinto ere kokaleku garrantzitsuak zirelarik. Minoikoak merkataritzatik etekina lortu zuten bezala, mizenikoek konkista erabili zuten.

Aurkikuntza

Zibilizazio hau XIX. mendearen amaiera aldera aurkitu zuen Heinrich Schiliemann arkeologoak, Mizenas (1874]] eta Tirintoko (1886) zulaketetan. Schliemannek Homeroren Iliada eta Odisean deskribitutako mundua aurkitu duela konbentzitzen da. XX. mendearen hasieran Arthur John Evansen ikerketek mundu mizenikoari autonomia ematen diote zibilizazio minoikoarekiko, denboran bere aurretikoa dena.

Zibilizazio mizenikoa

Zibilizazio mizenikoa K.a. 1600. urte aldera sortu zen eta K.a. 1100an desagertu, uste denez doriar inbasioegatik. Gudarien aristokrazia batek agintzen zuen. K.a. 1400. urte aldera, mizenikoek Kreta okupatzen zuten, zibilizazio minoikoaren sorleku eta zentrua, eta hauen idazkera hartu zuten. Minoikoez gain, Troia (mizenikoen aurkari zen hiri-estatu boteretsua) ere garaitu zuten bi aldiz, gatazka honi buruz dagoen froga bakarra mitologiarekin nahasten diren Homero eta beste autore batzuen testuak diren arren.