Edukira joan

Cypraea

Wikipedia, Entziklopedia askea
Cypraea
Miozeno-Gaur egun

Sailkapen zientifikoa
ErreinuaAnimalia
FilumaMollusca
KlaseaGastropoda
OrdenaLittorinimorpha (en) Itzuli
FamiliaCypraeidae
Generoa Cypraea
Linnaeus, 1758

Cypraea Cypraeidae familiako itsas molusku gastropodoen generoa da. Kauri hitza erabiltzen da molusku hauen maskor hutsei deitzeko ere. Mundu osoko itsaso tropikal eta subtropikaletan bizi dira.

Kauri maskorra izan da, Cypraea moneta-rena batez ere, historiako dirurik erabilienetakoa. Afrikan eta Asian maskor hauekin salerosi zen Alexandro Handiaren garaitik XX. mendeko lehenbiziko hamarkadak arte. Marco Polok, XIII. mendean, kauriak Txinaratz zeramatzaten gamelu-karabanak ikusi zituen. Ekialdeko Indietan merkataritzan ibiltzen ziren europar itsasontziak lehenik kauriz hornitu behar izaten ziren. Horretarako molusku hauek bizi diren tokietara joaten ziren. Portugaldarrak eta herbeheretarrak Maldivetan hornitzen ziren. Alemaniarrak eta britainiarrak Zanzibar eta Mozambikera jotzen zuten, non beste espezie bat (Cypraea annulus) oso ugaria baitzen.[1]

Stanley eta Livingstoneren espedizioek (1871-1876) egiaztatu zuten Afrikako Aintzira Handien eskualdean kauria zela ohiko dirua. Bugandan (Uganda) behi batek 2.500 kauri balio zuen, ahuntz batek 500 kauri, oilasko batek 25 kauri eta 30 kiloko bolizko letagin batek 1000 kauri[2]. Garai hartan errupia bat 7.000 kauri oskolen truke aldatzen zen. Ordurako prezioa jaisten hasiak ziren, oso kopuru handiak harrapatzen zirelako. Esate baterako, 1850 eta 1860 artean alemaniar konpainia batzuek 35.000 tona kauri harrapatu zuten Zanzibarreko koral arrezifetan[1].

Lehen hainbat espezie zituen baina egungo Cypraea generoko espezieak honakoak dira:

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. a b Valledor de Lozoya, Arturo. (2003ko iraila). «El coleccionismo de conchas: pasado y presente de una actividad dañina para la fauna malacológica» Quercus (211).
  2. conchylio.free.fr: Coquillage monnaie