El kiosko de la Rosi
El Kiosko de la Rosi | |
---|---|
Mariano Ferrer kazetaria (Arg.: Dani Blanco, Argia) | |
Formatua | prentsa albistegia |
Aurkezlea(k) | Mariano Ferrer |
Iraupena | 90 minutu |
Herrialdea | Euskal Herria |
Hizkuntza | Gaztelaniaz, batzuetan euskaraz |
Ekoiztetxea(k) | Herri Irratia, Mariano Ferrer |
Irrati Katea | Herri Irratia |
Ordutegia | astelehenetik ostiralera, 07:00-09:00. Uztail eta eta abuztuan oporretan. |
Emisioa | 1975 (Radio Reloj, 1971tik) – 2004 |
Denboraldia(k) | 30 |
Atal kopurua | >10.000 |
Audientzia | Gipuzkoan oso handia |
El kiosko de la Rosi Donostiako Herri irratiak 30 urtez emititu zuen goizeko irratsaio informatibo bat izan zen. Mariano Ferrer-ek zuzendu zuen saioa goizero 7:00etatik 09:00ak arte, astelehenetik ostirala bitarte, uztailean eta abuztuan oporretan egoten zela. Guztira 30 urte izan ziren, Ferrerrek 2004an erretreta hartu arte, Gipuzkoan batik bat audientzia maila onak lortuta.[1][2][3]
Mariano Ferrer Radio Popular de San Sebastián-en hasi zenean 1971an informatiboak emititzeko baimena Espainiako Radio Nazionalak baino ez zuen. Lege hori urratu gabe, Mariano Ferrerek formula bat asmatu zuen euskal gizartea "legalki" informatzeko: egunkarietako titularrak irakurri eta horrekin batera albisteen komentarioa edo analisia gehitzea.
Irratsaioren hasierako izena Radio reloj izan zen baina lau urte pasata aldatu zuen programaren izena.
Ferrerek goizaldero-goizaldero lanera sartu aurretik irrati-lanerako hainbat egunkari erosten zituen Donostiako Askatasun etorbideko kioskoan. Kioskoko emakume prentsa-saltzailea Rosi zen. Eta hortik etorri zen irratsaioren izen berria: "El kiosko de la Rosi". Batetik. programaren lehengaia kioskoko prentsa zelako; eta bestetik, zentsura garaiko garai haietako material informatibo hari Rosi pertsonaren herrikoitasuna gehitu nahi ziolako. Gainera Rosa izenaren azpian erregimena aldatzeko ikurra zen arrosa sozialista ere bazegoen Marianoren buruan. Irratsioa urte askotan indarrean izan zenez, hasieran Rosaren amari erosten zizkion egunkariak, gero Rosa berari eta bukaeran Rosaren alaba Aurorari.[4]
Hasierako garai haietan Radio Popular de San Sebastián zena Herri Irratia bihurtu zen geroago.
Erreferentziak
aldatu- ↑ «Kioskoa itxi da 30 urteren ondoren» Argia (Noiz kontsultatua: 2019-07-15).
- ↑ «Gaur jubilatzen da Mariano Ferrer» sustatu.eus (Noiz kontsultatua: 2019-07-15).
- ↑ Iturria, Mikel. «Mariano Ferrer-en agurra» Eibar.ORG | Eibarko peoria (Noiz kontsultatua: 2019-07-15).
- ↑ (Gaztelaniaz) «El kiosco de la Rosi y la rosa del cambio» El Diario Vasco 2011-12-08 (Noiz kontsultatua: 2019-07-15).