Ildefonso Olaberria
idazle espainiarra
Ildefonso Olaberria Uliondo —izengoitiz Otarri, Kosky, Artano— (Ikaztegieta, Gipuzkoa, 1940 – Hego Korea, 2018ko maiatzaren 31[1]) elizgizona, idazlea eta itzultzailea izan zen. Frantziskotarra. Arantzazu, Erriberri eta Gasteizko apaizgaitegietan egin zituen elizako ikasketak, eta Iruñean kazetaritzakoak. Arantzazu, Anaitasuna, Jakin eta Egan aldizkarietan eman zituen argitara lan aipagarrienak. J. L. Martín Descalzoren zenbait obra euskaratu zituen: Neskatx begi urdinak, Ai! Ai! Sor Ines eta Deabruaren 17 aginduak izenburupean. Olaberriarena da, halaber, Otsoa bordan antzezlana.
Ildefonso Olaberria | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Ikaztegieta, 1940 |
Herrialdea | Gipuzkoa, Euskal Herria |
Heriotza | 2018ko maiatzaren 31 (77/78 urte) |
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | gaztelania |
Jarduerak | |
Jarduerak | idazlea |
Sinesmenak eta ideologia | |
Erlijio-ordena | Anaia Txikien Ordena |
Erreferentziak
aldatu- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.
- ↑ «Esquelas y Necrologicas | IKAZTEGIETA | Aita Ildefonso Olaberria Uliondo | diariovasco.com» canales.diariovasco.com (Noiz kontsultatua: 2023-01-17).
Kanpo estekak
aldatu
Artikulu hau Gipuzkoako biografia baten zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |