Kobe

Japoniako Hyōgo prefekturako hiriburua

Kobe (japonieraz: 神戸市 Kōbe-shi?, koːbe ahoskatua) Hyōgo prefekturako hiriburua da. 2011ko erroldaren arabera 1.545.410 biztanle ditu eta Japoniako bosgarren hiri handiena da. Haren itsasportua herrialdeko garrantzitsuenetakoa da.

Kobe
神戸市
神戸市 (Kōbe-shi)
izendaturiko hiria
Administrazioa
Herrialdea Japonia
Uhartea
Eskualdea
Prefektura
Honshu
Kansai
Hyōgo
AlkateaKizō Hisamoto (en) Itzuli
Jatorrizko izena神戸市
Posta kodea650-8570
HerriburuaChūō-ku (en) Itzuli
Geografia
Koordenatuak34°41′25″N 135°11′44″E / 34.69017°N 135.19544°E / 34.69017; 135.19544
Map
Azalera552,26 km²
MugakideakAkashi (en) Itzuli, Miki (en) Itzuli, Sanda (en) Itzuli, Takarazuka (en) Itzuli, Nishinomiya, Ashiya (en) Itzuli eta Inami (en) Itzuli
Demografia
Biztanleria1.521.707 (2021eko martxoaren 1a)
−15.565 (2015)
Dentsitatea0 bizt/km²
Informazio gehigarria
Sorrera1889ko apirilaren 1a
Ordu eremuaUTC+09:00
Hiri senidetuakSeattle, Marseilla, Rio de Janeiro, Faisalabad, Riga, Brisbane, Bartzelona, Haifa, Incheon, Cádiz, Terni, Filadelfia eta Tianjin
http://www.city.kobe.lg.jp/foreign/english/index.html www.city.kobe.lg.jp

Mendebaldeko herrialdeekin salerosketetan hasi zen lehen japoniar hirietakoa izan zen. Hortaz, portu kosmopolita izatearen ospea dauka. Mendebaldeko enpresa askok (Nestlék, esaterako) hor daukate Japoniarako egoitza.

Historia

aldatu

Kobe hiriaren mendebaldean aurkituriko tresnek erakusten dute eremu hau Jōmon Aroan populatua izan zela. Bertako geografiak, Wada lurmuturrak bereziki, kai baten garapena ahalbidetu zuen eta berehala inguruko erdigune ekonomikoa bihurtu zen. K.o. 201 urtean dagoeneko Jingū enperatrizak Ikuta santutegia sortua zuen bertan.

Nara eta Heian Aroetan (VIII mendean) kaiak Ōwada izena zuen eta Txinarako enbaxada-itsasuntziak ateratzen ziren bertatik. 1180 urtean bost hilabetez Japoniako hiriburu izan zen, Antoku enperadorea oraingo Hyōgo-ku auzoan bizi izan baitzen. Taira leinuak agintzen zuen hirian baina 1184 urtean borroka gogorren ondoren Minamoto leinuak eskuratu zuen. Kamakura Aroan Japoniako itsasportu garrantzitsuenetakoa bihurtu zen eta Txinaz gain beste herrialde batzurekin ere merkatal harremanak eratu zituen. Hyōgo-tsu (兵庫津 Hyōgo kaia) izena hartu zuen orduan.

Edo Aroan hiriaren mendebaldea Akashiren esku eta ekialdea Amagasakiren esku gelditu ziren eta erdialdearen kontrola Tokugawa shogunerriak hartu zuen beregain, atzerritarrekiko harremanak erabat mztu zituelarik.

1868an Meiji berrezarkuntza hastear zela Osaka eta Kobeko kaiak berriz ireki zitzaizkien atzerritarrei eta 1871ean Koberen hiru zatiek bat egin eta 1889an gaur egungo hiria eratu zen. Kobe izena eman zitzaion hiriari, Ikuta santutegia sortu zuten "kanbe" (神戸) hiritarren izenaren aldaera da.

Bigarren Mundu Gerran bonbakatua izan zen 1942an eta ondoren 1945ean, estatubatuarrek ia 9.000 pertsona hil zituzten eta hiriko % 21 suntsitu. Gerraren ondoren itsasontzi estatubatuarrentzako ohiko kaia izan zen baina 1975ean Kobeko udalak arma nuklearrak zituzten itsasuntziak portuan sartzeko debekua ezarri zuen, "Kobe Formula" izenaz ezagutzen dena.

1995eko urtarrilaren 17an, Richter eskalan 7'2 magnitudea zuen lurrikara gertatu zen eta 7.000 pertsona hiltzeaz gain 242.443 biztanle etxerik gabe gelditu ziren. Ordurarte Kobeko kaia Japoniako lanpetuena izan zen eta Asiako garrantzitsuenetakoa.

Geografia

aldatu

Kobe hiria luzea eta estua da, mendien eta kostaldearen artean kokaturik baitago. Eraikitzeko leku gehiagoren bila, itsasaldera jo du eta bi uharte artifizial eraiki ditu, Port Island (aireportua, biltzar aretoak eta hotelak dituena) eta Rokkō uhartea.

Auzo aipagarrienak Kaialdea, Sannomiya eta Motomachi dira, bai eta Chinatown ere. Koberen ikuspegi onena Rokkō mendilerroan dago, 931 metrotako garaieran. Basoz estalia dago eta urtesasoiaren arabera kolorea aldatzen zaiolako da ezaguna.

      Datu klimatikoak (Kobe)      
 Hila   Urt   Ots   Mar   Api   Mai   Eka   Uzt   Abu   Ira   Urr   Aza   Abe   Urtekoa 
Batez besteko tenperatura maximoa (°C) 8.4 8.8 12.3 18.5 22.9 26.0 29.8 31.6 27.6 22.0 16.6 11.3 19.7
Batez besteko tenperatura (ºC) 4.7 5.0 8.0 14.0 18.4 22.0 25.9 27.3 23.6 17.7 12.5 7.5 15.6
Batez besteko tenperatura minimoa (°C) 1.4 1.5 4.0 9.8 14.4 18.8 23.1 24.3 20.4 14.1 8.8 4.1 12.1
Euria (mm) 43.4 54.4 92.6 136.4 144.2 218.0 156.8 91.7 170.8 103.1 66.2 38.0 1315.6
Eguzki orduak 144.7 127.9 161.1 170.1 195.9 146.7 174.5 201.6 145.8 159.3 143.1 146.9 1917.6
Hezetasuna (%) 61 63 62 64 67 74 77 73 71 67 66 63 67.3
Iturria: NOAA (1961-1990) [1]

Auzoak

aldatu
 

Kobek bederatzi auzo (ku) ditu:

  1. Nishi-ku: Mendebaldean dago eta Akashirekin egiten du muga. Populaziorik handiena duen auzoa da, 247.000 biztanle.
  2. Kita-ku: Kobeko mendialdea hartzen du. Arima Onsen bainu-herria dago bertan.
  3. Tarumi-ku: Egoitza-auzoa da. Bertatik ateratzen da munduko zubi eseki handiena, Akashi Kaikyō zubia.
  4. Suma-ku: Suma hondartzak turista ugari erakartzen ditu udan.
  5. Nagata-ku: Nagata Jinja santutegiaren inguruan hazitako auzoa da.
  6. Hyōgo-ku: Bertan sortu zen Kobeko kaia, hasieran Ōwada izenaz eta ondoren Hyōgo izenaz. Shinkaichi barrutia Kobeko merkatal erdigunea izan zen, harik eta 1945ean bonbakatua izan zen arte.
  7. Chūō-ku: Koberen erdigunea da eta Sannomiya, Motomachi eta Harborland (kaialdea) dira hiriko aisialdi barruti nagusiak. Kobeko udaletxea eta prefeturako gobernua ere bertan daude. Hegoaldean, Port Island uharte artifiziala du.
  8. Nada-ku: Kobeko Unibertsitatea eta zoologikoa daude bertan. Nada-kun sakea ekoizten da, Fushimi-ku (Kyoto) auzoarekin batera Japonia osoko % 45 ekoizten du.
  9. Higashinada-ku: Ekialdeko auzoa da eta Ashiya hiriarekin egiten du muga. Higashinada-kun dago Rokkō uharte artifiziala.

Demografia

aldatu

Kobek 1.545.410 biztanle zituen 2011n: 14 urtetik beherakoak % 13 dira eta % 20, 65 urtetik gorakoak. Erregistraturiko atzerritarrak 44.000 dira, gehienak korearrak (22.237), txinatarrak (12.516), vietnamdarrak (1.301) eta estatubatuarrak (1.280).

Ekonomia

aldatu

Dudarik gabe, Kobeko kaia hiriaren erdigune ekonomikoa da. Edukiontzi itsasportu nagusia da eskualdean eta Osakako kaia bera ere gainditzen du. Japoniako laugarrena da.

2004an, Koberen BPG 6'3 trilioi yenekoa zen, prefetura osoaren herena eta Kansai eskualde guztiaren % 8. Langileen % 78 hirugarren sektorean ari da lanean, % 21 bigarren sektorean, eta % 1 baino ez lehenengoan.

Japoniako konpainia nagusiek egoitza dute Koben eta atzerriko 100 kopainiak Japoniako egoitza bertan dute, batzuen kasuan Asia urruneko egoitza nagusia ere bai.

Hainbat ikerketa zentru ere badaude: besteak beste, RIKEN biologia eta medikuntzarako teknologien garapenerako ikerketa zentrua.

Kultura

aldatu

Kobe bere haragiagatik ezaguna da (神戸ビーフ Kōbe bīfu). Delicatessen kontsideratzen da eta oso garestia da. Bestalde, Japoniako hiri mendebaldetarrena dela esaten da: esaera batek dioenez, "Ezin bazara Parisera joan, zoaz Kobera". Mendebaldeko modaren zentrua da eta bi urtetik behin, Kobe Fashion Astea antolatzen da. Urrian jazz jaialdia izaten da.

Azkenik, Japoniako lehenengo meskita ere bertan eraiki zen, 1935ean.

Kirolak

aldatu

Japoniako golf zelairik zaharrena Koben dago, 1903an eraikia. 1870koa da Kobeko Arraun eta Atletismo Elkartea.

Baseball talde bat, bi futbol talde eta errugbi taldea ere baditu.

1991n, Asiako Saskibaloi txapelketa antolatu zen.

Ondasun nabariak

aldatu

Iruditegia

aldatu

Herritar ospetsuak

aldatu

Herri eta hiri senidetuak

aldatu

Kobe ondorengo herri eta hiriekin senidetuta dago:[2]

Itsasportu senidetuak

Erreferentziak

aldatu

Kanpo estekak

aldatu