María Teresa Uribe (Pereira, 1940ko otsailaren 9aMedellín, 2019ko urtarrilaren 1a[1]) kolonbiar soziologoa izan zen, gatazkak eta indarkeria aztertu zituena[2].

María Teresa Uribe

Bizitza
JaiotzaPereira1940ko otsailaren 9a
Herrialdea Kolonbia
HeriotzaMedellín2019ko urtarrilaren 1a (78 urte)
Familia
Ezkontidea(k)Guillermo Hincapié Orozco (en) Itzuli
Hezkuntza
HeziketaAntioquiako Unibertsitatea
Kolonbiako Unibertsitate Nazionala
Hizkuntzakgaztelania
Jarduerak
Jardueraksoziologoa eta unibertsitateko irakaslea
Enplegatzailea(k)Antioquiako Unibertsitatea

Bizitza

aldatu

Risaralda departamenduko Pereira hirian jaio zen 1940an[3] eta La Violencia izenez ezaguna den Kolonbiako gerra zibilaren garaian hazi zen. 1950eko hamarkadan, zauritutako bidaiariak bere familiaren etxera etortzen ziren mediku-tratamendu bila, eta Uribek aitari laguntzen zion haiek zaintzen. Geroago esan zuen esperientzia horrek bere interes akademikoak bultzatu zituela[4].

Universidad Pontificia Bolivarianan soziologia ikasi zuen eta geroago hirigintzako masterra egin zuen Kolonbiako Unibertsitate Nazionalean[4].

1973an, Antioquiako Unibertsitatean irakasten hasi zen[1][2]. Bertan, Carlos Gaviria Díaz ezagutu zuen, eta horrek zientzia politikoaren eremu berrian hasten lagundu zion. 1991az geroztik, Uribek bere ikerketa proiektuetan lan egin zuen unibertsitateko Ikasketa Politikoen Institutuan[4].

2005ean erretiroa hartu zuen. 2007an herrialdeko Memoria Historikoaren lehen proiektuan parte hartzera gonbidatu zuten. Hala ere, sei hilabetez bakarrik parte hartu ahal izan zuen osasun-arazoengatik[2].

Uriberen senarra, Guillermo Hincapié Orozco, Medellíngo alkatea izan zen[5] eta bera baino sei egun lehenago hil zen. Uribe 2019ko urtarrilaren 1ean hil zen Medellingo osasun zentro batean[2].

Sariak

aldatu
  • 1999: Antioquiako Unibertsitatearen Ikerketa Saria
  • 2004: Francisco Antonio Zea saria[3]
  • 2015: Antioquiako Unibertsitateko honoris causa doktoretza[2]

Lan hautatuak

aldatu
  • Poderes y regiones : problemas en la constitución de la Nación Colombiana, 1810–1850 (Jesús María Álvarezekin batera, 1987)
  • La territorialidad de los conflictos y de la violencia en Antioquia (1990)
  • Uraba: region o territorio : un analisis en el contexto de la politica, la historia y la etnicidad (1992)
  • Política sociedad y crisis (1995)
  • Nación, ciudadano y soberano (2001)
  • Cien años de prensa en Colombia 1840-1940 : catálogo indizado de la prensa existente en la Sala de Periódicos de la Biblioteca Central de la Universidad de Antioquia (2002)
  • El viaje iniciático : ensayos para una autobiografía inconclusa (2019)

Erreferentziak

aldatu
  1. a b (Gaztelaniaz) «La U de A reconoció a María Teresa Uribe de Hincapié» El Mundo (Noiz kontsultatua: 2019-01-02).
  2. a b c d e (Gaztelaniaz) «Murió María Teresa Uribe, reconocida académica de Antioquia» El Espectador 2019-01-02 (Noiz kontsultatua: 2024-08-18).
  3. a b (Gaztelaniaz) Molina, Tomás. «Falleció María Teresa Uribe, referente de las ciencias sociales en la región» Vivir en el Poblado 2019-01-01 (Noiz kontsultatua: 2024-08-18).
  4. a b c (Gaztelaniaz) «María Teresa Uribe» Semana (Noiz kontsultatua: 2024-08-18).
  5. (Gaztelaniaz) Quiceno Mesa, Juan Diego. «Murió María Teresa Uribe, emblema de la academia en Antioquia» El Colombiano 2019-01-01 (Noiz kontsultatua: 2024-08-18).

Kanpo estekak

aldatu