Rafael Aguilar Guajardo
Rafael Aguilar Guajardo (Reynosa, Mexiko, 1950 – Cancún, Quintana Roo, 1993ko apirilaren 12a) Mexikoko droga trafikatzaile ezaguna. Ciudad Juarezko kartelaren sortzaile bat izan zen.
Rafael Aguilar Guajardo | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Mexiko, 1950 |
Herrialdea | Mexiko |
Heriotza | Cancún, 1993ko apirilaren 12a (42/43 urte) |
Heriotza modua | giza hilketa: magnizidioa |
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | gaztelania |
Jarduerak | |
Jarduerak | narkotrafikatzailea |
Kidetza | Juárez Cartel (en) Dirección Federal de Seguridad (en) |
Biografia
aldatuEnpresari eta funtzionario ohia, Mexikoko Dirección Federal de Seguridad (Segurtasuneko Zuzendaritza Federala) erakundearen partaidea izan zen. Propietate handiak zituen Mexikon: etxaldeak, hotelak, nekazaritzarekin lotutako industriak... Bere negozioen artean, antza, Parisko Lido zegoen.[1] Ciudad Juarezko kartelaren burua izan zen baina 1993an, bere familiarekin zegoenean, Cancúneko jatetxe baten aurrean tirokatu zuten. Berarekin batera turista bat hil zuten. Hiltzaileak hiru gizon izan ziren, tartean Erik Linares; atxilotuak, urte bete espetxean egin ondoren, kaleratu zituzten. Haren heriotzaren ondoren Juarezko kartela Sinaloako kartelak ordezkatu zuen agintean.
Erreferentziak
aldatu- ↑ .
Ikus, gainera
aldatuKanpo loturak
aldatu- (Gaztelaniaz):Kartelen aldaketa El Universal egunkariaren arabera.