Tokiko dirua edo tokiko moneta ekonomian, antolakuntza jakin batean, parte hartzen duten erakundeek leku zehatz batean erabil daitekeela adostu den diru mota bat da; diru nazional baten osagarri gisa jokatzen du, ordezkatu beharrean, eta helburua da komunitate baten barruan gastua sustatzea, batez ere tokiko enpresekin lotura eginez.[1] Diru horiek ezin ditu gobernu nazional batek babestu, ez eta legezko baliorik izan ere. Complementary Currency Resource Center delako erakundeak era honetako 300 diru osagarri inguru zenbatuta ditu mundu zabalean.[2] Horietako bat euskoa da, Ipar Euskal Herrian XXI. mendean zabalkundea lortu duen tokiko dirua.

Bristolpounda, Ingalaterrako Bristol hiriko tokiko dirua.

Erreferentziak

aldatu
  • Artikulu hau, osorik edo zatiren batean, ingelesezko wikipediako «Local currency» artikulutik itzulia izan da, 2022-05-07 data duen 1086622615 bertsioa oinarritzat hartuta. Sartze-datarik ez duten erreferentziak, edo 2022-05-07 baino lehenago datatuak, jatorrizko artikulutik ekarri dira itzulpenarekin batera.
  1. People Powered Money: designing, developing and delivering community currencies. Community Currencies in Action.
  2. Complementary Currency Resource Center. «Online Database of Complementary Currency Systems Worldwide» www.complementarycurrency.org.

Kanpo estekak

aldatu