Kitxua (gaztelaniaz: quechua) Hego Ameriketako Ande aldeetako izen bereko indiar herriko kidea da. Kitxuak Ekuador, Peru eta Bolivian bizi dira batez ere. XII. mendean inken klanak Tahuantisuyo –Inka Inperioa– barruan sartu zituzten kitxuak eta inka inperioaren oinarria izan ziren. Gaur egun 10-13 milioi inguru dira; leku askotan, Perun batez ere, biztanleriaren gehiengoa eratzen dute. Espainiar konkistatzaileek lehenagotik indarrean zegoen mita sistemaren bidez jopu bihurtu zituzten. XVIII. mendean joputza horretatik irten nahirik matxinada gogorra egin zuten, Tupac Amaru buruzagiak gidaturik.

Kitxuak
Biztanleak guztira
10-11 milioi
Biztanleria nabarmena duten eskualdeak
 Argentina
 Bolivia
 Txile
 Kolonbia
 Ekuador
 Peru
Hizkuntza
Kitxua, gaztelania
Erlijioa
Kristautasun sinkretista
Zerikusia duten beste giza taldeak
Aimarak

Erreferentziak

aldatu

Kanpo estekak

aldatu