Savant sindromea edo jakintsuaren sindromea hainbat ezgaitu fisiko edo mentalek informazioa barneratzeko edo kalkulu eragiketa harrigarriak egiteko gaitasuna da. Hitza frantsesetikoa da, savant izen maskulinoak jakintsu esan nahi baitu, baita aparteko ertilariak izendatzeko erabilia ere.

Jakintsuen trebeziak

aldatu

Gehienbat, lau esparrutan ikusten da banatuta:

  • Ertia: musika, margolaritza eta eskulturan gailentzen dira, piano-jole bereziak, margolari edo eskultore apartak.
  • Datak: egutegi osoak oroit ditzakete, eta egun bakoitzeko datuak jakin ere bai.
  • Kalkulu matematikoa: Bat-bateko kalkulu konplexuak egiteko gaitasuna dute, oso zehatz, gainera, zenbaki lehenak atera, zatiketak egin 100 hamartar emanez.
  • Abilezia mekaniko eta espazialak: distantziak kalkulatu inongo tresnarik erabili gabe, maketak egin, mapak eta helbideak buruz ikastea.

Horretaz gaiz, bakanago bada ere, beste gaitasun berezi batzuk ere erakuts ditzakete: hizkuntzak ikasteko abilezia, zentzumenen ezohiko garapena, ordularirik gabe denbora zehaztasun handiz neurtzeko gaitasuna...

Jakintsuaren sindromeari buruzko teoriak

aldatu

Gaur egun, ezin da erabat ziur azaldu. Savant batzuei garuneko lesioak hauteman zaizkie; ez beste batzuei, ordea.

Neurologo batzuen ustean, jakintsuek eta savantek gogamen azpiprozesu berberak dituzte, burmuinaren guneren bati dagozkienak. Gaur egun, badakigu gehienok erabiltzen ditugun guneak ez dituztela erabiltzen.

Savant ospetsuak

aldatu
  • Kim Peek estatubatuarra Rain Man filmeko fikziozko pertsonaia autista-jakintsua da, Raymond Babbit pertsonaiaren atzetik dagoen benetako pertsona. Filmean ageri den fikziozko pertsonaia nagusia jakintsu autista bat da: Dustin Hoffmanek antzeztu eta, interpretazio haren bidez, aktore hoberenaren oscarra irabazi zuen. Kim Peek Salt Lake City, Utahn, bizi izan zen: azkartasun harrigarriaz irakurtzeko gaitasuna zuen, begi bakoitzaz orrialde bat. Milaka liburu zituen buruz ikasita, eta bere ezagutza esparrua oso zabala zen: geografia, literatura, musika, historia… Gainera, esaten da Kim giza GPSa ere bazela: AEBetako mapa guztiak buruan izanik, zehatz-mehatz esan zitzakeen zein kaletan zegoen zerbait edo nola iritsi haraino.
  • Daniel Tammet: π zenbakiaren hamartarrak buruz ikasteko Europako errekorra dauka: 22.514 digituak. Oroimenari laguntzeko teknikarik gabe, π zenbakia paisaia bat bezala agertzen omen zaio Daniel Tamneti irudimenean. Bestalde, islandiera zazpi egunean ikas zezakeela frogatu zuen: ikasten jarri eta zazpigarren egunaren buruan, elkarrizketatu zuten Islandiako telebista batean.
  • Wolfgang Amadeus Mozart: musikaren historia liburu askotan ikus daitekeen legez txiki-txikitatik musikarako dohain itzelak zituen. Adimen anizkunaren teoriaren arabera, musikarako gaitasun itzela zuen, baina adimenaren definizio zaharragoen arabera Mozart oso iazkarra zen, eta historiako jenio adimentsuen sailkapen haietan beti lehenengoen artean agertzen zen.

Kanpo-estekak

aldatu