Switfair
Espainiako Swiftair enpresa 1986 urtean sortu zen, baina hasieran kargako hegaldiak besterik ez zituen egiten[1]. 2002 urtetik, bidaiariei zuzendutako hegaldiak ere egiten ditu. Europan, Afrikan eta Ekialde Ertainean egiten du lan. Horrez gain, Grezian eta Marokon ere enpresak ditu.
Switfair | |
---|---|
WT - SWT | |
Datuak | |
Mota | Airelinea |
Herrialdea | Espainia |
Eskumendekoak | Swiftair Hellas (en) |
Agintea | |
Egoitza nagusi | |
Historia | |
Sorrera | 1986 |
webgune ofiziala |
Gaur egun, guztira 400 langile eta 30 hegazkin dauzka, tartean Boeing 727 eta 737, MD83, ATR72/42, Embraer 120 eta Metroliner motakoak. Konpainiak bi hegazkin besterik ez zituen hasieran, baina, 90eko hamarkadaz geroztik, hegazkin, norako eta operazio kopuruak igo ditu.