Trevi Erroma hiriko alde historikoa (I municipioa) osatzen duten hogeita bi rionietan bigarrena da. Fontana di Trevi eta Kirinal jauregia dira bertan kokaturiko ondasun ezagunenak.

Trevi
R. II Trevi
Erromako Rioniak
Administrazioa
Herrialdea Italia
Eskualdea Lazio
Italiako hiri metropolitarraErromako hiri metropolitarra
Muga-hiriErroma
Izen ofizialaTrevi
Jatorrizko izenaR. II Trevi
Geografia
Koordenatuak41°54′N 12°29′E / 41.9°N 12.49°E / 41.9; 12.49
Map
Azalera55,03 ha
MugakideakMonti, Campitelli, Pigna, Colonna, Ludovisi, Sallustiano eta Castro Pretorio
Demografia
Biztanleria2.166 (2020ko abenduaren 31)
Adierazpen errorea: Ustekabeko < eragileaEspresio akatsa: Ez dago operadorerik -(r)entzat
Dentsitatea39 bizt/km²
Informazio gehigarria
SorreraXIII. mendea
Telefono aurrizkia06
Ordu eremuaUTC+01:00 eta UTC+02:00
MatrikulaRM

Geografia

aldatu

Tiber ibaiaren eskuinaldean kokaturik dago, ibaia eta Kirinal muinoaren arteko eremuak osatzen du auzoa. Trevi izena latinezko trivium ("hiru kale") hitzetik datorrela uste da, Crociferi enparantzan elkartzen diren hiru kalek osatzen baitute auzoaren erdigunea.

Historia

aldatu

Antzinako Erroman etxe pribatuez osaturiko auzunea zen. Bi ataletan banatzen zen, Via Lata Tiber ibaiaren ertzean eta Alta Semita muinoaren goikaldean. Ibaiaren ertzeko eremua hiriaren merkatalgunearen barnean zegoen eta goialdekoa aberatsen eremu lasaia zen. Erromatar Inperioaren amaieran muinoetako biztanleak behera jeitsi ziren eta goialdea hustu egin zen.

Pizkunde gaiaran kale, eliza eta iturri berriak eraikitzen hasi ziren auzoaren populazioa nabarmen igo zen. Kirinal muinoa aldiz isolaturik gelditu zen eta Aita Santuaren menpeko hainbat eraikin altxatu ziren bertan. Napoleon Bonapartek 1811ean hiria okupatu zuenean Kirinaleko jauregiak aukeratu zituen boterearen erdigune izateko. Denborarik ez zuen izan bere egitasmoa aurrera eramateko baina 1870an Erroma Italiako Erresuma batuaren hiriburu bihurtu zenean Napoleonen ideia berreskuratu eta bertan ezarri zen Italia herrialdearen botere nagusia. Gaur egun Italiako Errepublikako presidentearen eta hainbat ministroen egoitza da.

Ondasun nabarmenak

aldatu

Iruditegia

aldatu

Kanpo estekak

aldatu