Wall Street (filma)
Wall Street 1987ko Oliver Stone estatubatuar zinema zuzendariaren drama filma bat da. Michael Douglas, Charlie Sheen, Daryl Hannah eta Martin Sheen aktoreek antzeztu zuten.
2010ean Wall Street 2: Money Never Sleeps ("Wall Street 2: Diruak Ez Du Inoiz Lorik Egiten") izeneko jarraipena izan zuen.
Filma honekin Oliver Stonek bere aita Lou Stone zena omendu nahi izan zuen, hain zuzen ere, Depresio Handiaren garaian brokera izandakoa. Istorioak New York hiriko eta AEBtako finantza barruti nagusiena den Wall Streeteko mundu gupidagabean girotua dago.
Argumentua
aldatu1980ko hamarkada, New York. Bud Fox (Charlie Sheen) Wall Streeten izen bat egin nahi duen broker gazte bat da. Eguneez enpresa batean lan egin ohi du eta denbora librean asko miresten duen inbertsiogile eta negoziogizon bat ezagutzen saiatzen da: Gordon Gekko (Michael Douglas). Azken honek Bud kontratatzea erabakiko du, honela Budek diru, luxu eta dibertsioz betereiko mundu berri bat ezagutuko du, baina laister Gordon Gekko mirestua inongo eskrupulurik gabeko gizona dela jabetuko da, axola zaion bakarra dirua dela, eta horretarako edozer egiteko gai dela. Une hortan bertan Budek etika araudia apurtzen duen finantza eragiketa erakargarri bat onartu ala ez erabaki beharko du. Azkenean eragiketa ez onartzea erabakiko du, gizalegez jokatzea eta Gordon Gekkok diru ugari lortzeko darabilen iruzurra argitara ematea.
Aktoreak
aldatuAktorea | Pertsonaia |
---|---|
Michael Douglas | Gordon Gekko |
Charlie Sheen | Bud Fox |
Daryl Hannah | Darien Taylor |
Hal Holbrook | Lou Mannheim |
Martin Sheen | Carl Fox |
John C. McGinley | Marvin |
Terence Stamp | Sir Lawrence Wildman |
Sean Young | Winnie Gekko |
James Spader | Roger Barnes |
Saul Rubinek | Harold Salt |
James Karen | Lynch |
Frank Adonis | Charlie |
Sariak
aldatuKanpo estekak
aldatu- Wall Street filmaren IMDBko fitxa irakurgai (Ingelesez)