Chubut probintzia
Appearance
(«Chubuteko probintzia» orritik birbideratua)
Chubut (gaztelaniaz: Provincia del Chubut; galesez: Talaith Chubut) Argentinako 23 probintzietako bat da. Herrialdearen hegoaldean dago, Patagonia eskualdean. 224.686 kilometro koadroko eremua hartzen du, eta 2022an 603.120 biztanle zituen.[1] Hiriburua Rawson da, baina Comodoro Rivadaviak biztanle gehiago ditu.
Geografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Mugakideak hauek ditu: iparraldean Río Negro probintzia, hegoaldean Santa Cruz probintzia, mendebaldean Txile eta ekialdean Ozeano Atlantikoa. 15 departamendu eta 46 udalerritan banaturik dago.
Historia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Tehueltxeak ziren jatorrizko biztanleak, lurraldera europarrak iritsi baino lehen.
- XIX. mendean Galestik joandako herritar batzuk hasi ziren lurraldea jendeztatzen. Hortik datoz hainbat izen toponimiko.
- 1939an "Cymru-Ariannin/Gales-Argentina" elkartea sortu zuten.
Hiri nagusiak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Comodoro Rivadavia: 135.632 biztanle (2001).
- Trelew: 89.547
- Puerto Madryn: 57.791
- Rawson (hiriburua): 26.183
Hizkuntzak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Gaztelania hizkuntza nagusia den arren, hizkuntza gutxitu batzuk mintzatzen dira: alde batetik, mapudunguneko hiztun maputxeak eta bestetik, galeserakoak.
Ikus, gainera
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ Argentina: Provinces. citypopulation.de (Noiz kontsultatua: 2022-6-21).
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Probintziaren webgune ofiziala Chubut.gov.ar
- "Cymru-Ariannin" elkartearen webgune hirueleduna Cymru-ariannin.org