Juan Ramon Tapia
Appearance
(«Juan Ramón Tapia» orritik birbideratua)
Tapia II.a | ||||
---|---|---|---|---|
Izen osoa: | Juan Ramon Tapia Juaristi | |||
Jaiotza data: | 1943 | |||
Jaioterria: | Azkoitia (Gipuzkoa) | |||
Heriotza data: | 2018ko urtarrilaren 2a | |||
Heriotza herria: | Oiartzun (Gipuzkoa) | |||
Pilotaria | ||||
Modalitatea: | esku huskako pilota | |||
Postua: | Aurrelaria | |||
Debutatze data: | 1961 | |||
Debutatze pilotalekua: | Zarautz |
Juan Ramon Tapia Juaristi (Azkoitia, Gipuzkoa, 1943 – Oiartzun, Gipuzkoa, 2018ko urtarrilaren 2a), pilota arloan Tapia II.a deituraz ezaguna, esku huskako pilotaria izan zen. 1961ean Zarautzen egin zuen profesionaletako debuta, Fernando Tapia (Tapia I.a) anaia nagusia atzelari zuela. Biek elkarrekin bikote ospetsua osatu zuten beren kirol ibilbidean.[1]
Juan Ramon Tapia 1964an Gipuzkoako pilotaririk onena izendatu arren, ez zen inoiz finaletara heldu. Joko ikusgarria zuen, bereziki bere bolea bortitzari esker.[1][2]
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ a b (Gaztelaniaz) Auñamendi Eusko Entziklopedia. Juan Ramón Tapia Juaristi. .
- ↑ «Juan Ramon Tapia pilotari ohia hil da» Maxixatzen 2018-01-03 (Noiz kontsultatua: 2018-01-09).
Artikulu hau Gipuzkoako biografia baten zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |