Edukira joan

Literatura genero

Wikipedia, Entziklopedia askea
Literatura-genero» orritik birbideratua)
Literatura generoen alegoriak, Constant Montald (1899)

Literatur generoak zenbait irizpide (teknika, doinua edo edukia) kontuan hartuz literatura-lanak sailkatzeko erabiltzen diren kategoriak dira. Generoak egitura ereduak dira, eta literatur egituren ereduak zedarritzerakoan, egitura antzekotasuna, tematika eta diskurtso literarioaren modalitatea hartu izan dira aintzakotzat. Generoak testuak sailkatu eta taldekatzeko irizpide gisa erabiltzen dira, eta idazle nahiz irakurleentzat erreferentzia marko gisa balio dute. Genero hitza latinetik dator ( genus-generis ), familia, espezie edo klasea esan nahi du berez, eta Gramatika Klasikoan nahiz Logikan erabili izan da hainbat kontzeptu izendatzeko.[1]

Orokorrean, kategoria horiek oso lausoak izan ohi dira, adituak bat ez datozelako. Oso zaila da sailkapen berean historiako genero eta azpigenero guztiak egokitzea. Garai bakoitzak bereak izaten ditu, hau da, Grezia klasikoko generoak (epika, tragedia eta komedia) edo japonierazkoak (haiku etab.) ez dira bateragarriak. Oro har, genero orokorrenak prosa, poesia eta antzerkia izaten dira.

Literaturan testuen sorketan eredu gisa balio duten molde artistiko idealak dira generoak teoria klasikoan, eta Zizeronek zentzu horretan erabili zuen hitz hori Oratoria tratatuan. Mendebaldeko kulturan tradizio luzea duen literatur generoen teoriak zedarritu ditu haien jatorria, garapena, elkarrekiko harremana eta kopurua. Gaiaren alderdi horiekiko ikuspuntuen garapenaren historia luzean hiru epe nagusi bereizten dira:[1]

  • Epe Klasikoa: Platon eta Aristotelesen garaietatik hasi eta XVIII. mendeko neoklasizismo arte.[1]
  • Klasizismoaren aurkako oposizio kritikoa edo Epe erromantikoa deritzana (F. Hegelen Estetikan mamiturikoa).[1]
  • Epe garaikidean: Errusiar formalismoan eta XX. mendeko kritika eskola berrietan oinarriturik generoen teoriaren birplanteatzea.[1]

Narrazioaren azpigeneroak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. a b c d e Lourdes, Otaegi. Literatura Terminoen Hiztegia. 2008..

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]