Cymothoa exigua
Cymothoa exigua | |
---|---|
Sailkapen zientifikoa | |
Erreinua | Animalia |
Filuma | Arthropoda |
Klasea | Malacostraca |
Ordena | Isopoda |
Familia | Cymothoidae |
Generoa | Cymothoa |
Espeziea | Cymothoa exigua |
Cymothoa exigua Cymothoidae familiako parasito isopodo bat da. Parasitoa arrainen barrura sartzen da zakatzetatik. Emeak mihira lortzen dira eta arrak zakatzetako arkuetara lotzen dira, emeen azpian eta atzean. Emeak 8-29 milimetro artekoak dira luzeran eta 4-14 mm artean zabaleran. Arrak 7,5-15 milimetro artean dira luzeran eta 3-7 mm artean zabaleran[1].
Parasitoak arrainaren mihiko odol hodiak parasitatzen ditu, mingaina erortzen den arte. Orduan arrainaren mihitik geratzen den eremura lotzen da eta arrainaren mingain berria balitz bezala jokatzen du[2]. Bere anfitrioiaren organo bat arrakastaz ordezkatzen duen parasito ezagun bakarra da.
Ugalketa
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Sexualki ugaltzen dira, baina gaur egun ez dakigu asko gurasoen bizitzari buruz. Heldu ahala, eme bihurtzen dira: emerik ez badago, bi ar baino ez, horietako bat eme bihur daiteke 10 mm-ko luzeraraino hazi ondoren[3]. Emea arrainaren ahora doa, non bere aurreko atzaparrak erabiltzen dituen arrainaren mihiari itsasteko.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ (Ingelesez) Brusca, Richard C.. (1981-10-01). «A monograph on the Isopoda Cymothoidae (Crustacea) of the eastern Pacific» Zoological Journal of the Linnean Society 73 (2): 117–199. doi: . ISSN 0024-4082. (Noiz kontsultatua: 2020-09-20).
- ↑ Brusca, Richard C.; Gilligan, Matthew R.. (1983). «Tongue Replacement in a Marine Fish (Lutjanus guttatus) by a Parasitic Isopod (Crustacea: Isopoda)» Copeia 1983 (3): 813–816. doi: . ISSN 0045-8511. (Noiz kontsultatua: 2020-09-20).
- ↑ (Ingelesez) Ruiz-L, A.; Madrid-V, J.. (1992-03-06). «Studies on the biology of the parasitic isopod Cymothoa exigua Schioedte and Meinert, 1884 and it's relationship with the snapper Lutjanus peru (Pisces: Lutjanidae) Nichols and Murphy, 1922, from commercial catch in Michoacan» Ciencias Marinas 18 (1): 19–34. doi: . ISSN 2395-9053. (Noiz kontsultatua: 2020-09-20).