Edukira joan

Danae Boronat

Wikipedia, Entziklopedia askea
Danae Boronat

Bizitza
JaiotzaTarragona1985eko urriaren 21a (38 urte)
Herrialdea Katalunia
Hezkuntza
HeziketaRovira i Virgili Unibertsitatea
Hizkuntzakkatalana
gaztelania
Jarduerak
Jarduerakkazetaria eta telebista aurkezlea

IMDB: nm8121813 Twitter: danaeboronat Instagram: danaeboronat Edit the value on Wikidata

Danae Boronat Lozano (Tarragona, Katalunia, 1985eko urriaren 21a) kataluniar kazetaria eta telebista aurkezlea da, kirolean aditua. 2019ko maiatzean Espainiako futbol ligako lehen mailako futbol-partida bat Espainiako telebistan kontatu zuen lehen emakume kazetaria izan zen, baita Espainiako selekzioak Munduko Futbol Txapelketa batean, 2019ko Frantziako Munduko Txapelketan, izan zuen parte-hartzea kontatu zuen lehen emakumea ere.[1]

Helburuen artean hedabideetan kristalezko sabaia apurtu eta etorkizuneko kazetariei bidea irekitze nahia du, hurrengo belaunaldiei errazagoa izan dakien.[2][3]

Danae Boronat Lozanok Tarragonan jaioa, kazetaritza ikasketak Rovira i Virgili Unibertsitatean egin zituen.

Kazetari ibilbidea

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kirol-kazetari lanak egin zituen Radio Nacional de España eta Onda Cero irrati-kateetan. Telebistan, Deportes Cuatro kirol-saioan aritu zen bost urtez, Bartzelona Futbol Klubaren inguruko informazioa eskainiz. 13TV telebista katean La goleada saioaren aurkezleetako bat izan zen. La Vanguardiako eta Sport egunkarietako zutabegilea ere izan da..[4][5][6][7][8]

2019an beIN LaLiga kateko Xtra saioaren aurkezlea izan zen, eta #Vamos eta Movistar Liga de Campeones (Movistar+) kanaletan aurkezle lanetan. Esport3 (TV3) kateko Gol a Gol saioan ere kolaboratzen du, baita RAC1eko Tu diràs eta Catalunya Ràdioko Els matins irratsaioetan ere kolaboratzaile lanetan aritzen da.

2019ko maiatzaren 12an, 2018/2019 denboraldian, Atletico Madril - Sevilla, Espainia mailako ligako partida baten emanaldia telebistan kontatu zuen lehen emakumea bihurtu zen. Eta Sara Giménez Leónekin batera, Espainiako selekzioak munduko txapelketa batean (2019ko Emakumezkoen Munduko Futbol Kopa) jokatutako partidak kontatu zituen lehen emakumea izan zen, eta 800.000 ikusle izan zituen bataz beste GOL katean.[9][10][11]

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]