Edukira joan

Elara (satelitea)

Wikipedia, Entziklopedia askea
Elara (satelitea)
Behaketa
Itxurazko magnitudea (V)16,3
Gorputz-gurasoaJupiter
AurkitzaileaCharles Dillon Perrine
Aurkikuntza-data1905eko urtarrilaren 2a
Aurkikuntza-lekuaLick behatokia
Honen izena daramaElara (en) Itzuli
Orbitaren ezaugarriak
Ardatzerdi handia11.676.677 km
Eszentrikotasuna0,2174
Orbita-periodoa259,64 egun
Makurdura orbitala30,51712 °
Ezaugarri fisikoak
Erradioa43 km
Masa870 Eg
Dentsitatea2,6 g/cm³
Albedoa0,04

Elara (grekoa: Λήδα), edo Jupiter VII, Jupiter planetaren satelite natural bat da.

Ezaugarri fisikoak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Elara satelite txikia da (86 km-ko diametroa), eta irregularra. Uste da 0,04ko albedoa duela, Jupiterren beste satelite batzuen antzera, hala nola Himaliaren taldekoena. Izan ere, Himaliaren taldeko satelitea da, hau da, 11.160.000 km eta 12.555.000 km arteko erradioekin eta 25,8° eta 30,7° bitarteko inklinazioekin Jupiter orbitatzen duten bost sateliteen taldekoa.


Charles Dillon Perrine-k aurkitu zuen, 1905eko urtarrilaren 2an, Kaliforniako Lick behatokian, Perrinek lehentxeago aurkitutako Himalia satelitearen argazkiak aztertuta.

2007an, New Horizons zundak, Plutonera bidean zihoala, Elararen argazki batzuk egin zituen, 8 milioi kilometroko distantziatik hurbilenak.


Elara izena mitologia grekoko Elara pertsonaian du jatorria; Elara Zeusen maitaleetako bat zen.

Elarak ez zuen izendapen ofizialik izan 1975 arte, Jupiterren beste zortzi sateliterekin batera (Nazioarteko Astronomia Batasunak ofizialki izendatutako lehenengo satelite-multzoa izan zen). Ordura arte, Jupiter VII izena erabili zen izendatzeko.

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]