Iberis tenoreana
Appearance
Iberis tenoreana | |
---|---|
Sailkapen zientifikoa | |
Erreinua | Plantae |
Ordena | Brassicales |
Familia | Brassicaceae |
Leinua | Iberideae |
Generoa | Iberis |
Espeziea | Iberis tenoreana de Candolle, 1821 |
Iberis tenoreana Brassicaceae familiaren landare espeziea da. Iberiar Penintsularen mendietan aurki daiteke.
Ezaugarriak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Landare bizikor eta soropildua da, hau da, 13-15 zm.ko zurtoinak ditu. Hosto txandakatuak, osoak edo ia, obal-espatulatuak eta haragitsuak; goikoak estuagoak, lineal-oblongoak, ia horzdunak-festoneatuak. Infloreszentzia terminal korinbosoak. 4 petalo zuri edo lilazeo dituzten loreak; kanpoko biak barrukoak baino luzeagoak, argi eta garbi. 6 eta 8 mm bitarteko silikulazko fruitua, angeluzuzena, eliptikoa eta hegoduna, lobulu triangeluarrekin eta koska sakon batekin. Estilo patentea. Hazi handiak eta latzak. Udaberrian loratzen da. Mendietako arroka inguruetan aurki daiteke.[1]
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ Penas, A.; Diez J., Llamas F., Rodríguez M. (1991). Plantas Silvestres de Castilla y León. Valladolid: Ámbito. ISBN 84-86770-40-8.