Juan Jose Lete Oregi
Appearance
Juan Jose Lete Oregi | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Bergara, 1882ko ekainaren 23a |
Herrialdea | Gipuzkoa, Euskal Herria |
Heriotza | Deba, 1955eko martxoaren 25a (72 urte) |
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | gaztelania euskara |
Jarduerak | |
Jarduerak | idazlea |
Juan Jose Lete Oregi (Osintxu, Bergara, Gipuzkoa, 1882ko ekainaren 23a - Deba, Gipuzkoa, 1955eko martxoaren 25a[1]) Gipuzkoako antzerki-idazlea izan zen.
Biografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Juan Jose Lete Bergarako Osintxu auzoan jaio zen, 1882ko ekainaren 23an. Ezkonduta, Soraluzera joan zen bizitzera non Industria lantegi bateko arduraduna izan zen. Gipuzkoarra aldizkarian idatzi zituen ipuin batzuk. Soraluzeko Batzokiaren antzerki taldea eraman zuen. Gutxienez bi antzerki-lan idatzi zituen: Gurutzepe (1921) eta Itxastarra, biak galduta. Emaztea eta alabekin Iparraldean egon zen erbesteratura 1942 arte. Bitartean bere bi seme frontean zeuden eta bat frankistek fusilatu zuten. Bueltan Letetarrak Debara joan ziren bizitzera. 1955an hil zen.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.