Edukira joan

Kaukasiar Albania

Wikipedia, Entziklopedia askea
Artikulu hau Kaukasoko antzinako herrialdeari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Albania (argipena)».
Kaukasiar Albania
[[Fitxategi:|120x90px|]]
Geografia
HiriburuaQabala (en) Itzuli, Kabalaka (en) Itzuli eta Barda (en) Itzuli
40°58′53″N 47°50′45″E
KontinenteaEurasia
Administrazioa
Gobernu-sistemamonarkia absolutu
Demografia
Hizkuntza ofizialak
Erabilitako hizkuntzak
Erlijioapaganismo
Historia
Sorrera data: K.a. I. mendea
Bestelako informazioa
Kaukasoko erresumak, 300. urtearen inguruan.

Kaukasoko Albania ( grezieraz Ἀλβανία, Albania ; azerbaijaneraz: 'Albaniya'  ; armenieraz: Աղվանք , Aghvank  ; georgieraz: ალვანია Alvania) deitzen zaio antzinako erresuma bati, zeinaren lurraldea gaur egunean banatzen da Azerbaijan, Georgia eta Hegoaldeko Dagestan (Errusia) herrialdeen artean.

Kaukasoko Albania ekialdeko herri kaukasiarrek osatzen zuten orduan, hau da, Dagestango eta Azerbaijango biztanle indigenek. Kaukasoko albaniera zaharraren testuak ezagutzen dira, eta alfabeto propioa ere bazuen, eta haiek galdu ziren arren, egungo Udi hizkuntzarekin lotura estua nabarmendu dute adituek[1].

Kaukaso Albaniako lehen arrasto historikoak K.a. IV. mendekoak dira, eta beraien hasierako hiriburua Kabalaka gisa ageri da identifikatua[2]. Geroago hiriburua hegoaldera joan zen Partaw/Partav zeritzonera (gaur egunean Barda)[3].

Kristau garaiko lehen mendeetan, Armenia eta Georgiarekin batera, Albania Kaukasoko hirugarren erresuma kristau handi gisa bilakatu zen. Halarik ere, armeniarrak eta georgiarrak ez bezala, kaukasiar-albaniarren identitatea beste kultura batzuetan urtu zen zenbait mendetako prozesu luze batean. Albaniar talde banandu batzuk armeniar eta georgiar kulturekin bat egin zuten bitartean, Albania izan zenaren zati handi batek herri inbaditzaileen alderdi kultural ezberdinak hartu zituen: Islam erlijioa arabiarren agintearen garaian (700-800), persiar hizkuntza persiarren menpean (1.100 inguruan) eta, azkenik, XII. mendetik aurrera, turkiar azerbaijandarrar bihurtu ziren, turkiar oghuz hizkuntzako taldeak iristen hasi zirenean Turkmenistandik, Kaspio ibaiaren beste aldetik, mongoliar migrazioen zati bezala[4].

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. «11.3 Udi Language - Comparing Ancient Albanian with Contemporary Udi by Zaza Alexidze» www.azer.com (Noiz kontsultatua: 2022-01-09).
  2. (Ingelesez) Foundation, Encyclopaedia Iranica. «Welcome to Encyclopaedia Iranica» iranicaonline.org (Noiz kontsultatua: 2022-01-09).
  3. (Ingelesez) «Barda City» Ulduz Tourism Azerbaijan Tour Operator 2017-10-14 (Noiz kontsultatua: 2022-01-09).
  4. Txurruka, Jesús Perez de Viñaspre. (2021-02-07). «Azerbaijan (1). Azerbaijandar nortasunaren aurrekari historikoak» Nabarralde (Noiz kontsultatua: 2022-01-09).

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]