Luis Beristáin
Luis Beristáin | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Mexiko Hiria, 1918ko ekainaren 20a |
Herrialdea | Mexiko |
Heriotza | Mexiko Hiria, 1962ko apirilaren 1a (43 urte) |
Heriotza modua | berezko heriotza: miokardio infartu akutua |
Familia | |
Seme-alabak | ikusi
|
Familia | ikusi
|
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | gaztelania |
Jarduerak | |
Jarduerak | aktorea, telebista-aktorea eta zinema aktorea |
Luis Beristáin (Mexiko Hiria, Mexiko, 1918ko ekainaren 20a – Ib., 1962ko apirilaren 1a) mexikar aktorea izan zen.
Biografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Aktore izan aurretik, kontulari lanetan aritu zen. Antzerkian aktore gisa debutatu zuen 1943an "El que recibe las bofetadas" antzezlanean eta zineman "La selva de fuego" filmean 1945ean, gero telebistan lan egin zuen. Aktore izateaz gain, zuzendaria izan zen. Hiru aldiz ezkondu zen. Bere lehen emaztea María Robles Charles izan zen, eta harekin hiru seme-alaba izan zituen: María Cecilia, Ana María eta Luis. Bere azken emaztea Dolores Beristain aktorea izan zen eta harekin bi seme izan zituen Arturo eta Francisco Beristain, biak aktoreak.
Batez ere bigarren mailako aktorea izatea izan zuen ezaugarri, eta María Tereza Montoya, Silvia Pinal, Carlos Orellana, Enrique Rambal, Meche Barba, etab. 1961ean, bere azken filma egin zuen: "El Ángel Exterminador" Luis Buñuelek zuzendua.
Heriotza
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Luis Beristáin 1962ko apirilaren 1ean hil zen bihotzekoak jota, Mexiko Hirian, 43 urte zituela.