Marmitako
Marmitako | |
---|---|
arrain plater eta atun plater | |
Osagaiak | patata eta arraina |
Marmitako Bizkaiko golkoko arrantzaleek asmatutako platera da, hegalabur edo hegaluze, piper txorizeroak, tomateak, baratxuriak, tipulak eta patatak osatua[1]. Batzuetan, bero eta buztin-kazola batean zerbitzatzen dute.
Izena[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Marmitako izena arrantzaleek erabilitako marmita edo lapikotik datorkio. Kantabrian, sorropotún, marmita edo frantsesetiko marmite izenak ditu; hala ere, batzuek San Vicente de la Barquerako sorropotúna beste zerbait dela diote.
Zabalkuntza[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Jatorrian plater xumea izan arren, egun euskal sukaldaritzako nagusietakoa da. Hegaluze arrain urdina izanda estimatua da oso, haren elikatze-balioagatik. Bizkaiko golkoaren kostaldeko herri askotako jaietako protagonista izaten da, txapelketa gastronomikoak direla eta. Herri askok aldarrikatzen dute haren jatorria, ezezaguna den arren.