Edukira joan

Monti (Erroma)

Koordenatuak: 41°53′42″N 12°29′21″E / 41.894962°N 12.4892253°E / 41.894962; 12.4892253
Wikipedia, Entziklopedia askea
Monti
R. I Monti
Erromako Rioniak
Administrazioa
Herrialdea Italia
Eskualdea Lazio
Italiako hiri metropolitarraErromako hiri metropolitarra
Muga-hiriErroma
Izen ofizialaMonti
Jatorrizko izenaR. I Monti
Geografia
Koordenatuak41°53′42″N 12°29′21″E / 41.894962°N 12.4892253°E / 41.894962; 12.4892253
Map
Azalera165,08 ha
MugakideakTrevi, Castro Pretorio, Esquilino, Tuscolano (en) Itzuli, Appio-Latino (en) Itzuli, Celio eta Campitelli
Demografia
Biztanleria12.192 (2020ko abenduaren 31)
Adierazpen errorea: Ustekabeko < eragileaEspresio akatsa: Ez dago operadorerik -(r)entzat
Dentsitatea74 bizt/km²
Informazio gehigarria
SorreraXIII. mendea
Telefono aurrizkia06
Ordu eremuaUTC+01:00 eta UTC+02:00
MatrikulaRM

Monti Erroma hiriko alde historikoa (I municipioa) osatzen duten hogeita bi rionietan lehenengoa da. Koliseoa, Erromatar foroa, Santa Maria Nagusia eta Done Joan Laterangoaren basilika dira bertan kokaturiko ondasun aipagarrienak.

Izenak mendiak esan nahi du, izan ere bertan kokatzen dira Erromako zazpi muinoen arteko bi, Eskilino eta Viminal, eta hauetaz gain Kirinal eta Zelioren zati batzuk. Tiber ibaiaren eskuinaldean kokaturik dago.

Aintzina hiriko eremurik populatuenetakoa izan zen, bertan zeuden Erromatar foroa eta Subura auzo marginal baina oso populatua.

Erdi Aroan ordea erromatar garaiko akueduktoak oso kaltetuak zeuden eta ura mendietara garraiatzea neketsua zenez biztanleria nabarmen murriztu zen. Horretaz gain Vatikanoa kristauen erdigune bihurtu zen eta bertatik oso urruti zegoen. Mahastiak ugari landatu ziren eta merkatuetako baratze ugari ere ezarri ziren bertan. Done Joan Laterangoaren basilikak erromes ugari erakartzen zituenez eremua ez zen erabat hustu. Auzo honetan bizi zirenei monticiani esaten zitzaien ("menditarrak") eta identitate indartsua eratu zuten, gainerako erromatarrekiko hizkera berezia ere garatzeraino.

1861 urtean Erroma Italia bateratuko erresumako hiriburu izendatu zutenean eremu berrien urbanizazioa abiatu zen. XX mendeko erregimen faxistak bide berari jarraitu zion eta Montiren zatirik handienak 1924 eta 1936 artean eraiki ziren, Via dei Fori Imperiali etorbide berria ardatz hartuta.

Ondasun nabarmenak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Monti auzoan dauden ondasun aipagarrienak honako hauek dira:

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]