Musa basjoo
Musa basjoo | |
---|---|
Iraute egoera | |
Arrisku txikia (IUCN 3.1) | |
Sailkapen zientifikoa | |
Erreinua | Plantae |
Ordena | Zingiberales |
Familia | Musaceae |
Generoa | Musa |
Espeziea | Musa basjoo [[Joseph Gerhard Zuccarini, Philipp Franz von Siebold|]], 1874 |
Japoniar bananondoa, (Musa basjoo), [1] [2] Musaceae familiako landare espezie bat da.
Hasiera batean Japoniako Ryukyu uharteetakoa zela uste zen bertan deskribatu zutelako lehendabiziko aldiz, [3] baina gaur egun jakina da jatorria Txinako hegoaldean duela; izan ere Sichuan probintzian oraindik landare honen jatorrizko guneak daude. [4] [2]
Deskribapena
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Banana japoniarra landare belarkara da eta haren sasi-zurtoinek 6,6-8,2 m inguruko neurria izan dezakete, 2 m luzera eta 70 zentimetroko zabalerako hostoak. Espezie honek lore arrak eta emeak sortzen ditu. Fruitua banana horia-berdea da, 5-10 zentimetroko luzera eta 2-3 cm zabal baina ez dira jangarriak; orea zuria du eta haziak ugariak eta beltzak. [3] [5]
Laborantza
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Banana japoniarra asko landatua izan da landare apaingarri gisa; lehen aldiz, Japonian eta XIX. mendearen amaieratik Europako iparraldeko hainbat tokitan ( Ingalaterra iparraldean), Ameriketako Estatu Batuetan eta Kanadan. Euskal Herrian ere hainbat lorategietan aurkitu daiteke. Sasi-zurtoinak zero azpitik gradu batzuk jasan baditzake ere, lurpeko errizomak izozteak ondo jasaten ditu, neguko -15 °C arteko tenperaturak [6] .
Erabilerak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Lorategietan hostaje tropikaleko landare gogor modura erabiltzen da. Japonian landarearen zuntzak erabiltzen dira bashōfu deritzon japoniar ehunak ekoizteko.
Medikuntza erabilerak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Txinako medikuntza tradizionalean, medikuek erabiltzen zuten toxina beroak arintzeko, egarria asetzeko eta gernua kentzeko. [7]
Taxonomia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Banana japoniarra-ren deskribapena Siebold & Zucc. ex Iinuma egin zuen eta argitaratu Sintei Somoku Dzusetsu-n (2. Ed. 3): t. 1. 1874. [8]
- sinonimia
- Musa dechangensis JLLiu eta MGLiu
- Musa japonica Thibaud & Keteleer
- Musa lushanensis JLLiu
- Musa luteola JLLiu [9] [10]
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ .
- ↑ a b USDA GRIN: Musa basjoo[Betiko hautsitako esteka]
- ↑ a b Huxley, A., ed. (1992). New RHS Dictionary of Gardening 3: 268. Macmillan ISBN 0-333-47494-5.
- ↑ .
- ↑ Constantine, D. (1999–2008). The Musaceae - an annotated list of the species of Ensete, Musa and Musella. Musa basjoo.
- ↑ Jungle Garden Hardy Tropical Plants: Musa basjoo
- ↑ Musa basjoo Sieb. et Zucc.. Medicinal Plant Images Database, School of Chinese Medicine, Hong Kong Baptist University. Retrieved on 25 February 2012.
- ↑ .
- ↑ Musa basjoo en PlantList
- ↑ .[Betiko hautsitako esteka]
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Artikulu hau landareei buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |