Edukira joan

Nekronomikon

Wikipedia, Entziklopedia askea
Nekronomikon
Nekronomikon liburuaren irudia.
Datuak
IdazleaAbdul Alhazred (en) Itzuli (738 (fikziozko urtea)
1922 (benetako urtea))
GeneroaFikziozko liburua
Jatorrizko izenburuaNecronomicon
Hizkuntzaingelesa
Herrialdea AEB

Nekronomikon (grezieraz: νεκρονομικόv) fikziozko grimorio (aztikeria liburu) bat da, beldurrezko eta zientzia-fikziozko literaturan maisu handienenetakoa izan zen Howard Phillips Lovecraft estatubatuarrak asmatu eta idatzia.

H.P. Lovecraft idazlearen arabera, Nekronomikon arkanoen jakintzaren, magia erritualaren eta aztikeriaren liburu bat da, eta irakurleari eromena eta heriotza ekar diezazkioke. Liburuan, ahaztutako formulak ageri dira, haien bidez botere izugarriko naturaz gaindiko izakiekin harremanetan jarri daiteke. Izaki horiei antzinakoak deritze, eta formulen bidez euren lozorrotik esnaraztea eta behin batean eurena izan zen munduaz birjabetzea eragin daiteke.

Liburua bera beste lau liburutan banatuta dagoela adierazten da:

Liburua Kapituluak Deskribapena
I
42
Antzinakoen eta haien legioen handitasuna eta balentriak agertzen dira; bai eta jainkoen gorentasuna ere.
II
19
Nyarlathotep beldurgarriaz eta heriotzaren urtean gertatukoaz mintzo da.
III
36
Aztikeriaz, haren erritualez eta sekretuez mintzo da.
IV
Patuaren Liburuan idatzitakoa deskribatzen da; horrek Orden Sakratuan gertatuko dena iragartzen du.

Lovecraften narrazioan, Nekronomikoneko esaldirik ezagunena honako hau da, beharbada:

«

That is not dead which can eternal lie.
And with strange aeons even death may die.

(euskaraz: «Behin betiko datzana ez dagoela hila.
Eta eon arraroekin heriotza bera ere hil daiteke.»
)

»

Nekronomikon liburua Lovecraften idazki gehienetan agertzen da, eta ustezko beste aztikeria liburu batzuk ere aipatzen dira, esate baterako De vermis mysteriis (latinezko esaldia, "Harraren misterioez" esan nahi du) eta Le culte des goules (frantsesez, "Gulen gurtza"). Azken hori, ustez D'Erlette konteak idatzia (Lovecraft Zirkuluko kide zen August Derlethi eginiko keinua). Benetakoak edo fikziozkoak diren beste liburu batzuk, Lovecraften idazlanetan agertzen direnak, ondorengo hauek dira: Pnakotikos eskuizkribuak; Gauthier de Metzen Image du Monde; eta Arthur Machenen Pan jainko handia.

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]