Ramuntxo Arruiz
Itxura
Ramuntxo Arruiz | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Iruñea, 1958 |
Herrialdea | Nafarroa Garaia, Euskal Herria |
Heriotza | Baiona, 1980ko martxoaren 26a (21/22 urte) |
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | gaztelania |
Jarduerak | |
Kidetza | Iparretarrak |
Ramuntxo Arruiz (Iruñea, 1958 – Baiona, 1980ko martxoaren 26a) Iparretarrak erakunde armatuko kide bat izan zen, 1980ko martxoan Baionako suprefetaren kotxearen azpian lehergailu bat jartzen ari zela hil zena. Berarekin batera Txomin Olhagarai hil zen.
Biografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Iruñean jaioa, 2 urte zituelarik bere gurasoak Baigorrira joan ziren, Francoren erregimenaren errepresiotik ihesi. Ikasketak 16 urterekin utzi eta okindegi batean hasi zen lanean. Gero, baso lanetan ere ibili zen. Azkenik, Baionako Ontzi-Ola enpresan lan egiten bukatu zuen. Baigorrin, herri kultur mugimenduan ibili zen: Arrola dantza taldean eta Ibai-Gorri abesbatzan parte hartu zuen.
Artikulu hau Euskal Herriko biografia baten zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |