Sofia Okunevska
Sofia Okunevska | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotzako izen-deiturak | Софія Атанасівна Окуневська |
Jaiotza | Dovzhanka (en) , 1865eko maiatzaren 12a |
Herrialdea | Austriar Inperioa (1865eko maiatzaren 12a - 1867ko martxoaren 30a) Cisleithania (1867ko martxoaren 30a - 1918ko urriaren 18a) Mendebaldeko Ukrainako Herri Errepublika (1918ko urriaren 18a - 1923ko martxoaren 14a) Poloniako Bigarren Errepublika (1923ko martxoaren 14a - 1926ko otsailaren 24a) |
Heriotza | Lviv, 1926ko otsailaren 24a (60 urte) |
Hobiratze lekua | Lychakiv Cemetery (en) |
Heriotza modua | berezko heriotza: apendizitisa |
Familia | |
Ezkontidea(k) | Waclaw Damian Moraczewski (en) |
Hezkuntza | |
Heziketa | Zuricheko Unibertsitatea |
Hezkuntza-maila | Medikuntzako doktorea |
Hizkuntzak | ukrainera alemana |
Jarduerak | |
Jarduerak | medikua, irakaslea, emakumeen eskubideen aldeko ekintzailea, idazlea eta fisikaria |
Sofia Atanasivna Okunevska-Moratxevska (ukrainieraz: Софія Атанасiвна Окуневська-Морачевська) (Dovzhanka, 1865eko maiatzaren 12a - Lviv, 1926ko irailaren 24a) mediku, idazle eta feminista ukrainarra izan zen.[1]
Biografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]1865eko maiatzaren 12an jaio zen Sofia, Dovzhanka herrian, Ternopiletik gertu.[2] Bigarren hezkuntzara joateko baimena eman zitzaion, une horretan neskentzat ezohikoa zena, eta 1886an graduatu zen oso nota onekin. Austrohungariar Inperioak unibertsitateetan emakumerik onartzen ez zuenez, 1887an Sofiak eta Natalia Kobrinska koinatak goi-mailako hezkuntzan sartu ziren Suitzan; Kobrinskak ekonomia ikasi zuen eta Okunevskak Zuricheko Unibertsitateko medikuntza fakultatean ikasi zuen. 1896an, unibertsitatean graduatu zen lehen emakumea bihurtu zen,eta Austria-Hungariako Inperioan mediku bihurtu zen.
Ibilbidea
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Lehen doktore ukrainarra izan zen.[3] Hala ere, Sofiak beti izan zituen zailtasunak lana aurkitzeko emakumea izateagatik.
Aldi berean, "Yeryna" ezizenarekin, hiriko bizitzari buruzko historiak argitaratu zituen "La primera corona" antologian, Natalia Kobrinska eta Olena Pchilka emakumeen eskubideen aldeko ekintzaileek argitaratua. Okunevska aktibista publikoa ere izan zen, eta mugimendu feministaren irudi garrantzitsua Europa erdialdeko Galitzian eta Austria-Hungarian.[4][5] Era berean, Ukraina mendebaldeko medikuen lehen sindikatua izan zen "Batzorde Medikoa" sortu zuen.
1890ean Vaclav Moraczewski ikasle poloniarrarekin ezkondu zen eta 1896an bere seme Yuri jaio zen. Urte horretan bertan, anemiaren eraginpean odolean izandako aldaketei buruzko doktore-tesia aurkeztu zuen Okunevskak, eta medikuntzan doktoratu zen. 1898an Eva alaba jaio ondoren, familia Suitzan eta Karlovy Varyn (gaur egungo Txekiar Errepublika) bizi izan zen, Sofía Okunevska Leopoliseko ospitale batean lanean hasi aurretik. Han espezializatu zen ginekologian eta obstetriziako ikastaroak eman zituen. Gainera, Ukrainako terminologia medikoaren hiztegi bat eta hiriko bizitzari buruzko "Arena. Harea!" eta "La suerte familiar en canciones y ceremonias nupcial" obra.[6]
Lehen Mundu Gerran, Okunevskak zauritutako soldadu ukrainarrak artatu zituen. Gerraren ondoren, dibortziatu egin zen Vacdosek desleialtasun bat izan ondoren, eta bere mediku-kontsulta txikia ireki zuen Leopolisen. Eva Moraczewska alabak, Zuricheko Unibertsitate Teknologikoan arkitektura ikasten ari zenak, gurasoak dibortziatu eta hilabete batzuetara bere buruaz beste egin zuen. Horren ondorioz, Sofia depresioan sartu zen, eta pazienteekin eta semearekin baino ez zen komunkatzen, bere izena jarri zioten biloba jaio zen arte.[7] Halaber, Austrohungariar Inperioan minbiziaren aurkako borrokan erradioterapia erabiltzen lehena izan zen.[8]
Okunevska ospitalean hil zen apendizitis zornetsu baten ondorioz, eta Lichakiveko hilerrian lurperatu zuten, Leopolisen.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ «Polona» polona.pl.
- ↑ Софія Окуневська-Морачевська: перша жінка-лікар Австро-Угорщини - ilvivyanyn.com. 2022-09-21.
- ↑ Софія Окуневська-Морачевська: перша жінка-лікар Австро-Угорщини - ilvivyanyn.com. 2022-09-21.
- ↑ «ОКУНЕВСЬКА-МОРАЧЕВСЬКА Софія» Ukrainian History Organization (Kiev: НАН України, Інститут історії України ( National Academy of Sciences of Ukraine, Institute of History of Ukraine)) 2010.
- ↑ Кіцера, О.Ом.; Кіцера, О.Ол.; Кіцера, Н.І.. (2011). «Софія Атанасівна Окуневська-Морачевська – перша жінка-лікар Буковини і Галичини (1865-1926)» журнала "Жіночий лікар" (Woman Doctor Magazine) (Kiev) (1): 48-49..
- ↑ Перша лікарка Австро-Угорщини (enlace roto disponible en este archivo). Categoría:Wikipedia:Artículos con enlaces externos rotos // журнал «Український тиждень» 08.01.2017
- ↑ «Софія Окуневська: перша українська жінка-лікарка гінеколог.» Українки 2020-11-08.
- ↑ SOFIA OKUNEVSKA: LA PRIMERA doctora y ginecóloga ucraniana. .