Edukira joan

Tom Daley

Wikipedia, Entziklopedia askea
Tom Daley

(2012)
Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakThomas Robert Daley
JaiotzaPlymouth1994ko maiatzaren 21a (30 urte)
Herrialdea Erresuma Batua
BizilekuaLondres
Lehen hizkuntzaingelesa
Familia
Ezkontidea(k)Dustin Lance Black  (2017ko maiatzaren 6a -
Hezkuntza
HeziketaEggbuckland Community College (en) Itzuli
Plymouth College (en) Itzuli
Hizkuntzakingelesa
Jarduerak
Jarduerakjauzilaria, youtuberra, telebista-ekoizlea eta igerilaria
Pisua74 kilogramo
Altuera178 zentimetro
Jasotako sariak

tomdaley.komi.io
IMDB: nm3078801 Facebook: TomDaleyOfficial Twitter: TomDaley1994 Instagram: tomdaley Youtube: UC5ULOEYE9J0qQOZoKQ4BS6Q TikTok: tomdaley Olympic.org: thomas-daley Edit the value on Wikidata

Tom Robert "Tom" Daley (Plymouth, Ingalaterra (Erresuma Batua), 1994ko maiatzaren 21a) jauzietan lehiatzen den kirolari britaniarra da.

Olinpiar Jokoak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

2012ko Udako Olinpiar Jokoetan, Londres 2012an (Londres), brontzezko domina lortu zuen, 10 m-ko plataformaan, AEBko (David Boudiaren (urrezkoa) eta Txinako Qiu Boren zilarrezkoa aurretik.

2016ko Udako Olinpiar Jokoetan, Rio 2016an (Rio de Janeiro), brontzezkoa lortu zuen 10 m-ko plataforma sinkronizatuan, Daniel Goodfellow herrikidearekin batera eta Chen Aisen / Lin Yue txinatarren (urrezkoa) eta David Boudia / Steele Johnson estatubatuarren (zilarrezkoa) atzetik sailkaturik.

2020ko Udako Olinpiar Jokoetan, Tokio 2020an (Tokio), brontzezko domina eskuratu zuen: 10 m-ko plataforman, Cao Yuan (urrezkoa) eta Yang Jian (zilarrezkoa) txinatarren atzetik sailkatuz.
10 m-ko plataforma sinkronizatuan, berriz, urrezkoa lortu zuen Matty Lee herrikidearekin batera, Cao Yuan / Chen Aisen txinatar bikotearen (zilarrezkoa) eta Oleksandr Bondar / Viktor Minibaev ROCekoaren (brontzezkoa) aurretik sailkatuz.[1][2]

2024ko Udako Olinpiar Jokoetan zilarrezko domina lortu zuen 10m sinkronizatua Noah Williams-ekin batera.

Parisetk bueltan egin zituen adierapenen artean, kirol profesionaltasunetik erretiratzen zela esan zuen.

Udako Olinpiar Jokoetako emaitzak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Udako Olinpiar Jokoak
Urtea Lekua Domina Proba
2012 Erresuma Batua Londres 3. postua, brontzezko domina 10 m plataforma[3]
2016 Brasil Rio de Janeiro 3. postua, brontzezko domina 10 m sinkronizatua[4]
2020 Japonia Tokio 3. postua, brontzezko domina 10 m plataforma[5]
2020 Japonia Tokio 1. postua, urrezko domina 10 m sinkronizatua[6]
2024 Frantzia Paris 2. lekua, zilarrezko domina 10 m sinkronizatua[7]
Munduko txapelketak
Urtea Lekua Domina Proba
2009 Italia Erroma 1. postua, urrezko domina 10 m plataforma
2015 Errusia Kazan 1. postua, urrezko domina Taldekako proba
2015 Errusia Kazan 3. postua, brontzezko domina 10 m plataforma
2017 Hungaria Budapest 1. postua, urrezko domina 10 m plataforma
2017 Hungaria Budapest 2. lekua, zilarrezko domina 3 m sinkronizatu mistoa
2019 Hego Korea Gwangju 3. postua, brontzezko domina 10 m sinkronizatua
2024 Qatar Doha 2. lekua, zilarrezko domina 10 m sinkronizatua
Europako Txapelketak
Urtea Lekua Domina Proba
2008 Herbehereak Eindhoven 1. postua, urrezko domina 10 m plataforma
2012 Herbehereak Eindhoven 1. postua, urrezko domina 10 m plataforma
2014 Alemania Berlin 2. lekua, zilarrezko domina 10 m plataforma
2016 Erresuma Batua Londres 1. postua, urrezko domina 10 m plataforma
2016 Erresuma Batua Londres 1. postua, urrezko domina 3 m sinkronizatu mistoa
2016 Erresuma Batua Londres 2. lekua, zilarrezko domina 10 m sinkronizatua
2020 Hungaria Budapest 1. postua, urrezko domina 10 m sinkronizatua
2020 Hungaria Budapest 2. lekua, zilarrezko domina 10 m plataforma

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. «Tom Daley» olympedia.org 2021-10-30ean begiratua. (Ingelesez)
  2. "Tom Daley" Olympics.com 2021-10-30ean begiratua (Gaztelaniaz)
  3. jauziak 10 m-ko plataforma, emaitzak 2012 olympedia.org (Ingelesez)
  4. jauziak 10 m-ko plataforma sinkronizatua, emaitzak 2016 olympedia.org (Ingelesez)
  5. jauziak 10 m-ko plataforma, emaitzak 2020 olympedia.org (Ingelesez)
  6. jauziak 10 m-ko plataforma sinkronizatua, emaitzak 2020 olympedia.org (Ingelesez)
  7. (Ingelesez) «Tom Daley wins fifth Olympic medal alongside Noah Williams with silver in Paris» BBC Sport 2024-07-29 (Noiz kontsultatua: 2024-07-29).

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]