Zuñigako harresiak
Appearance
Zuñigako harresiak | |
---|---|
Kultura ondasuna | |
Alde zaharreko eraikuntzak, antzinako harresien aztarnak. | |
Kokapena | |
Herrialdea | Euskal Herria |
Probintzia | Nafarroa Garaia |
Udalerria | Zuñiga |
Koordenatuak | 42°41′N 2°18′W / 42.69°N 2.3°W |
Arkitektura | |
Ondarea | |
BIC | RI-51-0012366 |
Zuñigako harresiak Nafarroako Zuñiga udalerriko herrigune edo alde zaharra inguratzen duten antzinako harresien aztarnak dira. 1985ko ekainaren 25an kultura ondasun izendatuak izan ziren.
Herriguneak Erdi Aroko birpopulaketa herribilduen ohiko oinplanoa du. Herrigunea aldaketa nabarmenik gabe mantendu izan da, harresi eraztun batez babestu eta inguraturik, antzinako harresi honen zatiak eta dorreak etxeak eta eraikinen hormak eraikitzeko erabiliak izan dira.