Edukira joan

Abaco berberiar zaldi

Wikipedia, Entziklopedia askea
Abaco berberiar zaldia †
Zaldi arraza
EspezieaEquus ferus caballus
Jatorria Bahamak
SinonimoakAbaco kolonial espainiar zaldia

Abaco berberiar zaldia, (ingelesez : Abaco Barb), edo Abaco kolonial espainiar zaldia, Karibeko Bahamak uhartediko bertako zaldi arraza bat izan zen. Egun arraza berreskuratzeko zenbait ekimen abiaturik daude [1]. Antza, zaldi hauek espainiarrek uhartedira ekarritako berberiar zaldien zen Iberiar penintsulako beste hainbat arrazen ondorengoak omen ziren. Zaldi gehienak basazaldiak bilakatu ziren, eta bertan libre bizi omen ziren mendetan. Arrazaren banapen eremua Abako uhartetan zegoen.

Abaco berberiar zaldia bere tamainagatik ponien sailkapen taldean sartzen zen, nahiz eta beste zenbait ezaugarri dela medi zaldi tamainako arrazetan kokatu zitekeen.

Arrazaren historia

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Abaco Bahametako bertako zaldi arraza bakarra izan zen.

Abaco uhartea zaldi basati hauen bizilekua izan da mendeetan zehar. Berberiar zaldi hauek kolonizatzaile espainiarrek XV.en edo XVI.en mendetan zehar eramandako abereen ondorengoak dira [2]. Hori baino lehen, esate baterako 1513. urtean, Ponce de Leon esploratzaileak Abaco Handia bisitatu zuenean, txakur basatien presentzia aipatu zuen, baina ez zaldiena.

Antza Abaco berberiar zaldia Kuban hedatutako zaldi arrazen azpi arraza bat litzateke [3].

Kolonizatzaileek ekarritako abereak, oro har, berberiar zaldi arrazakoak omen ziren. Denborarekin zaldi populazio hau basati bilakatu zen. Edozein moduan beste hainbat iturriek zera azpimarratzen dute; Iberiar Penintsulako ipar aldeko hainbat poni arrazen ekarpena Abaco arrazan.

Amerikako Iraultzako urtetan britainiar leial zale asko Karibeko uharteetara joan ziren bizitzera. Ezin da baztertu beraiek ere zenbait abere ekarri izatea eta bertakoekin nahastea. Batzuetan, Abaco Handiaren uhartean adibidez, kolono hauen bizilekuak ez ziren aurrera atera eta ospa egin behar izan zuten. Dokumentaturik dago ospa egiterakoan zaldiak bertan askatu zituztela. Ondoren zaldien kopurua gutxituz joan zen, oro har gizakiaren eraginez. Hainbat hamarkada geroago, egurgileek Abaco estaltzen zuten Karibeko pinu asko moztu zituzten, eta aldi berean zaldiak ehizatu zituzten.

Garai batean Abaco berberiar zaldien taldea handia izan zen, beharbada 200 abelburu kopurura heldu omen zen. Baziren milaka hektareako basoetan zehar aske ibiltzen ziren kolore ezberdinetako zaldiak. Abereek mota askotako landaretza jaten zuten, palmondoen hostajea barne. [4].

1810 aldera egurra ustiatzeko konpainia batek zaldi asko ekarri zituen Kubatik uharteko pinudietan baso lanetan aritzeko. Zaldi hauek ekarpen handia egin zuten uharteko arraza garatzerakoan [5].. Egurgintza konpainiak bere lanak amaitzerakoan, abereak bertan abandonatu egin zituen.

Edozein moduan zaldiei egindako DNA azterketek erakutsi zuten abereak 250 urte baino gehiago zeramatzatela gizakiaren manipulaziorik gabe. Harritzekoa da etxekotutako zaldi haiek hainbeste urte uhartean bizirik irautea, zeren eta hasiera batean uharteak ez dirudi zaldietarako eremu egokia denik. Noizean behinka uharteko jendeak zaldiren bat harrapatzen zuen zelatzeko eta nekazaritza lanetan laguntzeko.

1960ko hamarkadan ehiztariak uhartera joaten hasi zirenean, ehiz txakurrak sarritan zaldien atzetik ibiltzen ziren harrapatzeko asmoa zuten basurdeen ordez. Orduan haien burua defendatzeko zaldiek txakurrak ostikatzen zituzten. Aldi berean, ehiztariak zaldiei tiro egiten hasi ziren.

1960ko hamarkadan ere, Edison Key eta Morton Sawyer-ek uhartean behiak jartzeko eta haiei larretan konpetentzia kentzeko, zaldiak ia desagertzeraino ehizatu zituzten. Hilketaren amaieran hiru besterik ez ziren geratzen. Castle izeneko zaldia eta Liz izeneko behorra bere moxal Jingoarekin. Jingo hau zenbait argitalpen eta liburuen pertsonaia bilakatu da.

Karibeko pinuen pinadiak zaldien bizilekua izan ziren

Ameriketako beste zaldi basati gehienek ez bezala, Abaco Barbek belaunaldiak eman zituen isolamendu geografikoan. Gus Cothran zaldi-genetistaren arabera, 1990eko hamarkadan 22 Abaco zaldien DNA aztertu zuen Rehorentzat, ondorioa zera izan zen; zaldiak ez zeudela genetikoki batere aldatuta duela bostehun urte baino gehiago Atlantikoa gurutzatuz kolonizatzaileek ekarritako abereekin alderatuta.

Floyd zikloi tropikala eta geroko egoera

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1999ko Floyd urakanaz geroztik "Bahama Star Farm" izeneko etxaldearen inguruan jarri zituzten bizirik geratutako abereak. Zaldi hauek ohikoa zuten baino eremu mugatuago batean egon ziren, haien ohiko ibilbideak zuhaitz eroriek blokeatu zituztelako. Zikloi tropikal honek demaseko hondamendiak eragin zituen ere abereen ohiko habitatetan.

Etxaldean larre eremu mugatuak alde batetik eta landaredia aberatsak bestetik, arazo ugari ekarri zizkien abereei. Zaldien kopuru handia laminitis gaitza jasan zuten, ohikoa ez zuten elikaduraren ondorioz. Asko oso gizenak jarri ziren jandako hostoengatik eta ariketa-eremu txikiagatik. Baldintza haietan ezta moxal bakar bat ere ez zen aurrera atera eta aldi berean oso gutxi jaio ziren Floyd urakanaz geroztik [6]. Danera 16 abere atera ziren bizirik zikloi tropikalaren erasotik.

2002.en urtean arraza identifikatua izan zen hainbat bideo eta argazkien bidez. Geroztik egindako ADN frogek erakutsi zuten basazaldi hauen jatorria arraza berberiarrean oinarrituta dagoela.

Urte berean arraza onartu zuten Ameriketako Zaldi Arrazen Erregistroan [7].

Aditu gehienentzat arraza 2015. urtean iraungi zen[8] Nunki [9] azken behorra akabatu zenean. Handik aurrera hainbat asmo daude arraza berpizteko baina orain arte ez dira gauzatu .

Arrazaren ezaugarriak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Bertako baldintza basatietan bizitzeko, zaldiek gorputzez sendoak eta trinkoak bilakatu ziren eta hankak ere sendotu zitzaizkien. Uharte isolatu batean bizitzen moldatutako Sable uharteko poniak bezala tamainaz txikitu eta poni ezaugarriak garatu zituzten.

1,30-147 m soin gurutzera.

Arraza berpizteko saiakerak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Klonazio proiektu batek bizirik geratzen ziren eta euren material genetikoa gordetza zegoen azken zaldien klonak birsortzea du helburu.

Bahametako Gobernua programaren bultzatzailea da baina eragile nagusia Wild Horses of Abaco Preservation Society elkartea da [10].

Abacoko Wild Horses of Preservation Society-k 2015eko urrian iragarri zuen dirua bilduko zuela, diru-bilketa baten bidez zelula somatikoen transferentzia nuklearraren bidez lortutako "Nunki" behorratik larruazaleko zelulak klonatzeko eta arraza berpizteko enbrioien transferentziaren bidez; Bahametako Gobernuak 2017an jada eman zuen horretarako baimena.

Edozein moduan gaur egun arte, (2024 urtea), ez dago iragarririk pla gauzatzeko saiakerak egin direnik.

Abaco berberiar zaldia kulturan eta literaturan

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Breyer markak bere antzerako iruditxo bat sortzeak Abaco berberiar zaldi arraza ezaguna egin zuen Ameriketako Estatu Batuetan.

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Abaco basazaldiei buruzko bideoa

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. (Ingelesez) Nolte, Sally A.. (2007). Abaco zaldi basatia. Equine Kingdom.
  2. (Ingelesez) Abaco barb horse. The Equinest.
  3. (Ingelesez) Porter, Valerie. (2016). Mason's World Encyclopedia of Livestock Breeds and Breeding, 2 Volume Pack. Wallingford: Cabi ISBN 9781780647944..
  4. (Ingelesez) McKenna, Stacey. (2017-7-31). The Extinct Horses of Great Abaco Island May Live Again. Atlas obscura.
  5. (Ingelesez) Rehor, Milanne. (2024). «The Current Status of the Abaco Island Horse» Abaco Horses (Wild Horses of Abaco Preservation Society).
  6. (Ingelesez) Nolte, Sally A.. (2007). Abaco zaldi basatia. Equine Kingdom.
  7. (Ingelesez) Pruitt, Ann. «Preserving the Rare Beauty of the Abaco Barb» Info Horse.Com (Texas).
  8. (Ingelesez) Dutson, Judith. (2012). Horse Breeds of North America: The Pocket Guide to 96 Essential Breeds. Ohio: Storey Publishing, ISSN 9781612122106 1612122108, 9781612122106..
  9. (Ingelesez) McKenna, Stacey. (2017-7-31). The Extinct Horses of Great Abaco Island May Live Again. Atlas obscura.
  10. (Ingelesez) Rehor, Milanne. (2024). «The Current Status of the Abaco Island Horse» Abaco Horses (Wild Horses of Abaco Preservation Society).