Edukira joan

Garikoitz Mendizabal

Wikipedia, Entziklopedia askea
Garikoitz Mendizabal


Diputatua Eusko Legebiltzarrean

2022ko otsailaren 1a -
Barrutia: Gipuzkoa
Hautetsia: Eusko Legebiltzarreko XII. legealdia
Bizitza
JaiotzaZestoa1973ko azaroaren 16a (50 urte)
Herrialdea Gipuzkoa, Euskal Herria
Hezkuntza
Hizkuntzakeuskara
gaztelania
Jarduerak
Jarduerakmusikaria eta txistularia
KidetzaEuskalerriaren Adiskideen Elkartea
Musika instrumentuatxistua
Alboka
Dultzaina

Garikoitz Mendizabal Etxeberria (Zestoa, Gipuzkoa, 1973ko azaroaren 16a) musikaria, txistularia, palista eta politikaria da. EAJ alderdiko zinegotzia da Zestoan eta Legebiltzarkidea.[1]

Gasteizko eta Bilboko Udal Txistularien Bandak zuzendu ditu, eta Euskal Herriko Txistularien Elkarteko presidentea da 2003tik. Azpeitiko Izarraitz txistulari taldeko zuzendaria ere bada.[2]

Euskalerriaren Adiskideen Elkartea kidea ere bada.[3]

Txistua (Isidro Ansorena,1965)

Haurra zenetik Garikoitz Mendizabalen bizitza beti joan da txistuari lotuta.

Kontserbatorioan formazioa amaitu zuenean, teknikoki txistulari bikaina zen, baina bere estilo pertsonala lortzeko Ara Malikian, edo Carlos Nuñez bezalako musikarien soinua, emisioa, garapena, edo amaiera aztertu zituen, eta batetik eta bestetik zerbait hartuz estilo pertsonal bat lortu zuen.[2]

Gasteizko Txistularien Udal Bandako zuzendaria izan zen 1997tik 2003ra, eta Bilbokoarena 2004ko urtarriletik 2022ra bitarte.[1]

Pirritx eta Porrotx pailazoekin ere lan egin izan du, esaterako abesti hauetan: Txistuka,[4] Pirritx eta Porrotx,[5] Ipuintxoa - Gorriti aztia, Maite zaitut!, Behera, behera! eta Urteko hilabeteak.[6]

Txistua jotzen trebetasun maila gorena lortu duenez prestigio handiko talde eta orkestrekin aritu izan da bakarlari moduan, hala nola hamar orkestra hauekin: Euskadiko Orkestra Sinfonikoa (EOS), Bilboko Orkestra Sinfonikoa (BOS), Nafarroako Orkestra Sinfonikoa, Madrilgo Komunitateko Orkestra Sinfonikoa, Bratislava Symphony Orchestra, Bartzelonako Gran Teatre del Liceuko Orkestra, San Petersburg State Symphony Orchestra, Hego Korean Chun Cheon Philarmonic Orchestra eta Gyonbook Philarmonic Orchestra eta Libanoko Orkestra Filarmonikoa.[3] 2024an Seongnameko Orkestrarekin jo zuen Hego Korean.[7]

Aitor Furundarena eta Gorka Hermosarekin musika-lankidetzan dabil.[2]

Garikoitz Mendizabal, Legebiltzarreko kidea

2022ko otsailetik EAJko legebiltzarkidea da, Gipuzkoatik, Kerman Orbegozo alderdikideak aulkia utzi zuenean.[2] Politikan ekarpena egin nahi du arlo hauetan: kultura, kirola, euskara, ikus-entzunezkoak. Kirola da eta izan da bere beste pasioa eta esparru horretan ere eroso dabil.[1]

Hamazazpi album (CD) argitaratuak ditu, estilo eta erregistro ugari eskeintzen dituelarik: musika klasikoa, tradizionala, antzinako musika zelta eta jazz-a. Mendizabalen eskuetan txistuaren potentzial interpretatiboa anitza bezain zabala bihurtzen da.[3]

Hauek dira bere disko batzuk:[6]

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. a b c Euzkadi Buru Batzar. (2024). «Gure Legebiltzarkideak Garikoitz Mendizabal Etxeberria» Eusko Legebiltzarra (Noiz kontsultatua: 2024-08-30).
  2. a b c d Telleria Sarriegi, Enekoitz. (2022-02-17). ««Konpasa hartzen ari naiz legebiltzarrean»» Berria (Noiz kontsultatua: 2022-02-17).
  3. a b c Euzkadi Buru Batzarra. (2021). «Gure Legebiltzarkideak Garikoitz Mendizabal Etxeberria» Eusko Legebiltzarra (Eusko Legebitzarra) (Noiz kontsultatua: 2023-06-16).
  4. Txistuka. 2014-11-07 (Noiz kontsultatua: 2023-06-16).
  5. Pirritx eta Porrotx. 2004-09-16 (Noiz kontsultatua: 2023-06-16).
  6. a b (Ingelesez) «Garikoitz Mendizabal lyrics» musiXmatch (Noiz kontsultatua: 2023-06-16).
  7. Odriozola Beitia, Aingeru. (2024-08-29). «Garikoitz Mendizabal: "Korearrek txistuaren antzekoa den flauta bat dute, baina ez da musika klasikoarekin nahasten" - Zestoa» Guka.eus (Noiz kontsultatua: 2024-08-30).
  8. «Garikoitz Mendizabal eta Aitor Furundarena: '2 poliedro' - Durango - 2016-03-12» Anboto.org (Noiz kontsultatua: 2024-08-30).
  9. «"Gutizia" diskoa kaleratu dute Garikoitz Mendizabalek eta Euskadiko Orkestrak» EITB 2021-11-24 (Noiz kontsultatua: 2024-08-30).
  10. Mendizabal, Garikoitz; Euskadiko Orkestra. (2021). Gutizia. (Noiz kontsultatua: 2024-08-30).
  11. «Gorka Hermosa & Garikoitz Mendizabal» www.badok.eus (Noiz kontsultatua: 2024-08-30).

Ikus, gainera

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]