Edukira joan

Jacques Roux

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jacques Roux

(1795)
Bizitza
JaiotzaPranzac1752ko abuztuaren 21a
Herrialdea Frantzia
HeriotzaBicêtre (en) Itzuli1794ko otsailaren 10a (41 urte)
Hobiratze lekuaCimetière de Gentilly (en) Itzuli
Heriotza moduasuizidioa: odolustea
Hezkuntza
Hizkuntzakfrantsesa
Jarduerak
Jarduerakpolitikaria eta apaiz katolikoa
Sinesmenak eta ideologia
ErlijioaErromatar Eliza Katolikoa
Alderdi politikoaEnragés (en) Itzuli

Jacques Roux (Pranzac, Frantzia, 1752ko abuztuaren 21a - Bicêtre, Frantzia, 1794ko otsailaren 10a) iraultzailea izan zen. Irakaslea zen Angulemako apaizgaitegian. Frantziako Iraultzaren jarraitzaile sutsua izan zen. 1790ean Parisen hartu zuen bizilekua, apaizen konstituzio zibila zin egin zuen, eta Saint-Nicolas-des-Champseko bikario izendatu zuten, baina apaizgoa utzi zuen. Parisko Komunako kide izan zen. Janari urritasunak sortutako krisialdian izan ziren matxinaden eta harrapaketen sustatzaile izan zen. Jabetza kritikatu zuen, aberatsen aurka jardun zuen, Maraten politikaren aldekoa zen, eta 1793az geroztik enragés taldearen ordezkaria izan zen. Sozialismoa aldeztu zuen eta eragin handia izan zuen Babeufengan. 1794an atxilotu eta hiltzera kondenatu zuten. Bere burua hil zuen kartzelan zegoela.

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]


Biografia
Frantzia
Artikulu hau Frantziako biografia baten zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.