Estatistikan, kobariantza bi aldagai kuantitatiboren arteko korrelaziorako neurria da.
Korrelazio lineala neurtzen du eta honela interpretatzen da (ikus Korrelazio):
- Kobariantza positiboa bada, bi aldagaien arteko korrelazio lineala positiboa edo zuzena da (oso ahula izan daitekeelarik).
- Kobariantza negatiboa bada, bi aldagaien arteko korrelazio lineala negatiboa edo alderantzizkoa da (oso ahula izan daitekeelarik).
Kobariantzaren balioaz ezin da inoiz jakin korrelazio lineala ahula edo sendoa den. Horretarako, Pearson-en korrelazio koefiziente lineala kalkulatu behar da.
Kobariantza bi aldagaien unitateen biderkaduretan neurtzen da. Dimentsioak edo unitate hauek izateagatik hain zuzen da neurri desegokia korrelazioaren sendotasuna aztertzeko.
Ausazko bi aldagai berdinen kobariantza bariantzaren berdina da
Izan bitez ausazko aldagaiak eta , orduan:
- , non -ren bariantza den.
- hau da, simetrikoa dela.
- non eta eta ausazko aldagaien espero diren balioak diren, hurrenez hurren.
datuetarako honela izendatu eta kalkulatzen da: