Ludwig Bieberbach
Itxura
Ludwig Georg Elias Moses Bieberbach alemaniar matematikaria izan zen (Goddelau, Alemania, 1886ko abenduaren 4a - Oberaudorf, Alemania, 1982ko irailaren 1a). Bere izena duen aieruari esker da ezaguna: Bieberbachen aierua. Aieru hori Louis de Brangesek ebatzi zuen osorik 1984an. Horretaz gainera, polinomioen bidez funtzioak hurbiltzeko moduak ere aztertu zituen. Aldizkari bat sortu zuen, Deutsche Mathematik, zeinetan matematikak lantzeko judu-estiloa kontrajartzen baitzaio alemaniar estiloari.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.