Bi zerrenda egiten ari naiz: EHko herri harresituak eta eusko-akitanierazko idazkunak. Asko dira eta denbora beharko dut. Kontua da herri harresituak mapa batean daudela (Euskal Herriko kastroak), eta mapa horrek Wikidatatik hartzen dituela kokapenak. Inskripzioekin hasi nintzen kokapen mapa egiten, baina modu ez automatikoan, eta inskripzio horiek 300dik gora direla kontuan hartuta, ez du sentsurik horrela egitea. Nola egin wikidatatik datuak hartuko dituen mapa horiek? Nun dago informazioa ondo eta zabal, mapa mota horiek egiten ikasteko? Ez diot inori mesede eskatu eta lanik eman nahi, mapa bakoitzaren beharraz ezberdinak izango baitira.
Wikipedia:Txokoa
Ez dakit hau den behar duzuna...
{{Mapa marraztu}}
: Interesguneak, lerroak edo poligonoak dituen mapa batean objektuak marrazteko txantiloia. Gainean klik eginez, mapa dinamikoa pantaila osora zabaltzen da, eta objektu bakoitzetik informazioa lortzen da.- (Ingelesez) Template:Mapframe: Erabilpen adibideak
- Adibideak EWPn:
{{Iruñeko burguak}}
eta{{Iruñea 1521+}}
, Iruñeko harresiak artikuluan;{{Tolosako ondare mapa}}
Tolosa artikuluan
- You can find this message translated into additional languages on Meta-wiki. Mesedez, lagun gaitzazu zure hizkuntzara itzultzen
Hello everyone,
This is a kind reminder that the voting period to ratify the Wikimedia Movement Charter will be closed on July 9, 2024, at 23:59 UTC.
If you have not voted yet, please vote on SecurePoll.
On behalf of the Charter Electoral Commission,
RamzyM (WMF) 05:45, 8 uztaila 2024 (CEST)
- News and notes: WMF board elections and fundraising updates
- Special report: Wikimedia Movement Charter ratification vote underway, new Council may surpass power of Board
- In focus: How the Russian Wikipedia keeps it clean despite having just a couple dozen administatrors
- Discussion report: Wikipedians are hung up on the meaning of Madonna
- In the media: War and information in war and politics
- Sister projects: On editing Wikisource
- Obituary: Hanif Al Husaini, Salazarov and Hyacinth
- Opinion: Etika: a Pop Culture Champion
- Gallery: Spokane Willy's photos
- Humour: A joke
- Recent research: Is Wikipedia Politically Biased? Perhaps
- Traffic report: Talking about you and me, and the games people play
Read this Signpost in full · Single-page · Unsubscribe · Global message delivery 15:41, 4 uztaila 2024 (CEST)
Kaixo! Ikusizko editorea dagoeneko leku gehienetan dugu, eta ohitu gara. Baina badaude eremu batzuk ezinezkoa dena erabiltzea, Wikipedia: eta Wikiproiektu: izen-tarteak kasu. Bertan gaitzea eskatu dezakegu, baina horretarako zuen oniritzia behar da. Zer deritzozue?
Une honetan, artikulu hauetan antzeko gauzak jartzen dira:
Pertsona eta jainko edo jainkosa izen baskoniko
Eta zerrenda moduan:
Zerrenda:Eusko-akitanierazko izendun idazkunak
Eta gero daude:
Izen asko errepikatu egiten dira. Eta adibidez, Pertsona eta jainko edo jainkosa izen baskoniko artikuluan, baskoien lurraldea ez zen inskripzioak agertzen dira. Beraz, Baskoia, euskararen antzinateko forma edo hizkuntza moduan hartu dezakegu? Edo soilik antzinateko euskararen ahaide ziren hizkuntzetako bat? Eta Akitaniera beste bat litzateke, beraz. Baina orduan, zerrenda horietan dauden izen asko artikulu batzuetatik kendu beharko genituzke. Soria, adibidez, ez da inoiz baskoitzat hartu. Araban agertu direnak barduliarrak edo karistiarrak izango dira, baina ez baskoiak. Pixka bat gainezka nago. Iñaki L Luzuriagak behin esan zuen bezala, baskonikoa baskoien hizkuntza bada, orain karistikoa eta bardulikoa ere erabili beharko genituzke euskararekin lotura duten eta Araban agertu diren izen horietarako, ez da? Baina orain arte inongo adituk ez ditu izendapen horiek erabili.
Aurretik, hau idatzi nuen Euskararen historia artikuluan: Euskararen historia#Izendapenaren arazoa
Eta antzinako euskara erabiliko batitz denak izendatzeko? Edo euskara arkaikoa? Bestela esaten duzunez, zerbait agertu autrigoien akdean autrigoniko erabili behar, eta Soriakoa zer da , beroniko?
Luis Nuñez Astrain hizkuntzalariak euskera arcaico (euskara arkaikoa) izena erabili zuen I., II. eta III. mendeetako lekukoen multzorako, baina euskara arkaikoa XV. eta XVI. mendeetako euskara izendatzeko erabiltzen dute filologo gehienek gaur egun. Liburuaren euskarara egin zen itzulpenean, "Antzinako euskara" terminoa erabili zen.
Arazoetakok bat da, hizkuntzen izendapenak eta identifikazioa filologoek markatzen dutela eta Wikipedian haiena jarraitu behar dugu, baina urte askotan, eta orain ere bai, gauzak ez daude batere argi. Adibidiez: Pertsona eta jainko edo jainkosa izen baskoniko artikuluan, jartzen du: Pertsonen eta jainko-jainkosen izen baskonikoak baskoien lurraldean.... Eta beherago, inolako azalpenik gabe, Antzinaroan baskoien lurraldea izan ez ziren aurkitutako inskripzioak zerrendatzen dira: Zuberoa, Errioxa, Araba, Soria.... Araba geroago izan zen baskoia baina Antzinatean, Erromatar Inperioaren garaian, ez.
Kasu horretan izen horiek kendu behar dira, baskoien lurraldea delako gakoa, ez gaur egun Euskal Herria deitzen dugun eremuan.
Oker ez banago, izen baskonikoak definitzeko irizpide nagusia hizkuntza dela uste dut, ez soilik lurraldea. Gainera, baskoien lurraldearen mugak ez ditugu ongi ezagutzen.
Baskoniko terminoa nahiko berria da.
Adjektiboekin dator gatazka. Batetik, nik dakidala, badugu akitaniera edo eusko-akitaniera, Bortuez iparraldera zein hegoaldera. Horiek dira frogaturik dauden formek osatzen duten corpusa. Bestetik, badugu protoeuskara edo antzineuskara, berreraikuntza bat dena, forma hipotetikoetan eta frogatuetan oinarritua.
Goian aipatu "jainko(sa) baskoniko", esango nuke hizkuntzaz eusko-akitainerari dagokiola, baina zein herriri? Baskoiak? Baskoien Antzinaroko eremutik kanpo baleude, ez. Gertatzen da gero, Goi Erdi Aroan, Bortuez (Pirinioez) inguruko lurraldean baskoiak bizi zirela, eta eremu horretan prebalentzia handia dutela euskal edo euskal antzeko formak, toponimian batez ere.
Nire ustez, Pertsona eta jainko edo jainkosa izen baskoniko artikuluak mugen anbiguitatearekin jokatzen du. Alegia, Antzinaroko baskoien lurraldean daude gehienetan, baina batzuetan mugetan, bestetan "nomadismoaren" fruitu izan daitezkeela. Arabakoa zeri dagokio zehazki? Durruma Donemiliagari? Mugan egongo zen, hor nonbait.
Guztia esaten bukatzeko: Gorrochategui jaunak adierazi zuen "baskoiera" deitu behar zitzaiela Irulegiko eskuan identifikatzen ziren hitzei. Alegia, baskoien herriari legozkiokeelako. Bide batez, ez zuen "era" atzizkia ezertarako behar, horren aldamenean "gaskoi(n)" herria ere baitugu, eta haien hizkuntza euskaraz tradizioz gaskoi(n)a/kaskoi(n)a izan da, eta ez "gaskoinera" (baina hori beste istorio bat da).
Denok dakigu lur nahiko zingiratsua dela hau, zenbait aurkikuntzekin batzuen tesi mugitu ezinak mugitzen ari direlako. Beraz oso fin ibili beharra dago terminologian, baina ezin dugu ere aditu batzuen hitza, edo azken uneko terminologi-asmakizuna, Jaungoikoaren (Eta ez hain zuzen Larraherena) hitza balitz jan. Niretzat zentzuezkoena artikuloetan ikuspegi ezberdinak azaltzea da, ahal den zehatzen. Neultraltasuna mantentzeko eta ahal den informaziorik zabalena eskaintzeko.
![](http://178.128.105.246/host-http-upload.wikimedia.org/wikipedia/commons/thumb/4/47/Accessibility_for_reading_mockup_with_dark_mode_on.png/220px-Accessibility_for_reading_mockup_with_dark_mode_on.png)
Hi everyone, for the past year, the Web team at the Wikimedia Foundation has been working on dark mode. This work is part of the Accessibility for Reading initiative that introduces changes to the Vector 2022 and Minerva skins. It improves readability, and allows everyone, both logged-out and logged-in users, to customize reading-focused settings.
Since early this year, dark mode has been available as a beta feature on both the mobile and the desktop website. We have been collaborating with template editors and other technical contributors to prepare wikis for this feature. This work included fixing templates and ensuring that many pages can appear with dark mode without any accessibility issues. We would like to express immense gratitude to everyone involved in this. Because so much has been done, over the next three weeks, we will be releasing the feature to all Wikipedias!
Deployment configuration and timeline
- Tier 1 and 2 Wikipedias: wikis where the number of issues in dark mode when compared to light mode is not significant. These wikis will receive dark mode for both logged-in and logged-out users. Some small issues might still exist within templates, though. We will be adding ways to report these issues so that we can continue fixing templates together with editors.
- Tier 3 Wikipedias: wikis where the number of issues in dark mode when compared to light mode is significant. These wikis will only receive dark mode for logged-in users. We would like to make dark mode available to all users. However, some wikis still require work from communities to adapt templates. Similar to the group above, these wikis will also receive a link for reporting issues that will help identify remaining issues.
- Week of July 1: mobile website (Minerva skin) on the Tier 1 Wikipedias (including Basque Wikipedia)
- Week of July 15: desktop website (Vector 2022 skin) on all Wikipedias; mobile website: logged-in and logged-out on the Tier 2 Wikipedias, logged-in only on the Tier 3 Wikipedias
How to turn on dark mode
The feature will appear in the Appearance menu alongside the options for text and width. Depending on compatibility and technical architecture, some pages might not be available in dark mode. For these pages, a notice will appear in the menu providing more information.
How to make dark mode even better!
If you would like to help to make more pages dark-mode friendly, go to our previous message and see the section "What we would like you to do (template editors, interface admins, technical editors)".
Thank you everyone. We're looking forward to your questions, opinions, and comments!
- You can find this message translated into additional languages on Meta-wiki. Mesedez, lagun gaitzazu zure hizkuntzara itzultzen
Hello everyone,
The voting to ratify the Wikimedia Movement Charter is now open. The Wikimedia Movement Charter is a document to define roles and responsibilities for all the members and entities of the Wikimedia movement, including the creation of a new body – the Global Council – for movement governance.
The final version of the Wikimedia Movement Charter is available on Meta in different languages and attached here in PDF format for your reading.
Voting commenced on SecurePoll on June 25, 2024 at 00:01 UTC and will conclude on July 9, 2024 at 23:59 UTC. Please read more on the voter information and eligibility details.
After reading the Charter, please vote here and share this note further.
If you have any questions about the ratification vote, please contact the Charter Electoral Commission at cec@wikimedia.org.
On behalf of the CEC,
RamzyM (WMF) 12:51, 25 ekaina 2024 (CEST)
Nola egiten da artikuluen itemean hizki etzanak jartzeko, liburu edo film baten izenburua jartzeko?
{{lan infotaula}}
txertatzen baduzu, automatikoki egiten du. Bestela {{izenburu etzana}}
erabil dezakezu.
Kaixo. Zalantza bat argitu nahi nuke.
Euskaltzaindiaren arabera -ar atzizkia duen adjektiboa izenaren ondotik joan ohi da NOLAKO esan nahi duenean: dantza espainiar, jatetxe txinatar (alegia, jatetxe txinatarrak esatean, ez dira adierazi nahi Txinako jatetxeak, sukaldaritza mota jakin bat erabiltzen duten edonongo jatetxeak baizik). Molde berean ulertu behar dira hauek ere: borroka greko-erromatar, musika afro-brasildar, eliza greko-errusiar...
Oker ez banago, lorategi ingeles eta lorategi frantses ere multzo honen barruan sartuko lirateke, Euskaltzaindiak emandako beste adibiderekin batera: karta frantses edo Polinesia Frantsesa.
Lorategi ingeles artikulua sortu eta gero ingeles lorategi izenburura aldatu zen. Euskaltzaindiaren erabakiekin bat egiten duen jatorrizko izenburura itzuli baino lehen, eta artikuluaren eztabaida orria jada nahiko luzea denez, gai hau Txokora ekartzea pentsatu dut. Agian orduko eztabaidan aritu zirenak azaldu dezakete erabaki hura: @Josugoni, @Orereta, @Belkoainpe, @Xabier Armendaritz, @An13sa.
Ederki adierazi duzunez, Euskaltzaindiak kasu horretan hala behar duela zehaztu duelarik, aldaketa egitearen alde.
Konparazio gehiago sartu nahi nituzke, baina ezin dut aurkitu dagokion fitxategi edo dena delakoa. Norbaitek laguntzerik bai?
Txikipedia:Azala/Azpian orriak Txikipedia/Ba al dakizu deitzen du, baina orri hau ez dago
Txantiloi:Txikipedia/Ba_al_dakizu
Eskerrik asko!!