Alice May Douglas
Alice May Douglas | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Bath (Maine), 1865eko ekainaren 28a |
Herrialdea | Ameriketako Estatu Batuak |
Bizilekua | Bath (Maine) |
Heriotza | Bath (Maine), 1943ko urtarrilaren 6a (77 urte) |
Hobiratze lekua | Oak Grove Cemetery (en) |
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | ingelesa |
Jarduerak | |
Jarduerak | idazlea, poeta eta editorea |
Alice May Douglas (Bath, Amerikako Estatu Batuak, 1865eko ekainaren 28a-1943ko urtarrilaren 6a) idazle, poeta eta argitaratzaile estatubatuarra izan zen. Haur literatura landu zuen. Erlijioaren ikuspuntutik metodista zen.
Biografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Ia bere bizitza osoa Bath hirian, Mainen, bizi zen. Oso gazte hasi zen idazten; 11 urtez gazteen aldizkari batean bere lehen artikulu plazaratu zuen. Hamahiru urtez Little Women irakurri zuen eta liluratuta gelditu zen; geroztik idazlea izan nahi zuela aldarrikatu zuen. Poesia hasi zen idazten eta bere lanak prentsan agertzen ziren. Halaber, bi hilabetekari zuzendu zituen: Pacific Banner eta Acorn. 1888an bere bi lehen poesia liburuak argitaratu zituen: Phlow eta May Flowers. Ondoren beste batzuk plazaratu zituen eta baita haur literaturaren lanak ere. Woman's Christian Temperance Union elkartearen partaidea izan zen; honen barruan bakearen aldeko taldean lan egin zuen eta Palestinan zein Australian sailak sortu zituen. 1943an hil zen, 77 urte zituelarik.[1]
Obra
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Hemen bakarrik bere lan garrantzitsuenak jasoko ditugu:
Poesia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Phlox
- May Flowers
- Gems Without Polish
Beste liburuak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Jewel Gatherers
- Quaker John in the Civil War
- How the Little Cousins Formed a Museum
- The Peace-Makers
- Self-exiled from Russia
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- 1865eko jaiotzak
- 1943ko heriotzak
- Mainedarrak
- XIX. mendeko emakumeak
- XX. mendeko emakumeak
- Emakume idazleak
- Ameriketako Estatu Batuetako idazleak
- Ameriketako Estatu Batuetako poetak
- Ameriketako Estatu Batuetako haur literaturako idazleak
- Ameriketako Estatu Batuetako saiakeragileak
- Metodistak
- Ameriketako Estatu Batuetako argitaratzaileak
- Bakezaleak