Belgikako hiztun-komunitate alemana
![](http://178.128.105.246/host-http-upload.wikimedia.org/wikipedia/commons/thumb/8/8d/Flag_of_the_German_Community_in_Belgium.svg/220px-Flag_of_the_German_Community_in_Belgium.svg.png)
![](http://178.128.105.246/host-http-upload.wikimedia.org/wikipedia/commons/thumb/8/8f/Karte_Deutschsprachige_Gemeinschaft.svg/220px-Karte_Deutschsprachige_Gemeinschaft.svg.png)
Belgikako hiztun-komunitate alemana (alemanez: Deutschsprachige Gemeinschaft Belgiens) Belgikako entitate federatu bat da eta herrialdearen ekialdean dago. 77.555 biztanle ditu 853,64 km2-ko eremuan banatuak. Belgikako hiru hizkuntza-komunitateetatik txikiena da, beste biak komunitate frantsesa eta komunitate flandriarra direlarik.
Bederatzi udalerri aleman hiztunak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Aleman hiztun-komunitatea, Belgikako ekialdean dago, Valonia eskualdean, eta zehatzago, Liejako probintziako Verviers barrutian, Eupen eta Saint-Vith kantoietan.
- Amel (Amblève)
- Büllingen (Bullange)
- Burg-Reuland
- Bütgenbach (Butgenbach)
- Eupen (1)
- Kelmis (La Calamine)
- Lontzen
- Raeren
- Sankt-Vith (Saint-Vith)
Administrazioa
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Aleman hizkuntza-komunitatearen parlamentuak 25 kide ditu eta hiru ministroz osatutako gobernua izendatzen du. Gobernu honek eskumenak ditu kultura, hezkuntza eta osasuna bezalako gaietan. Hizkuntza ofiziala alemana da baina frantses-hiztunek zenbati erraztasuna dituzte. Eskolako hizkuntza alemana da, baina frantsesa lehen hezkuntzan irakasten da bigarren hizkuntza bezala. Egunkari nagusia Grenz Echo da eta Eupen-en argitaratzen da.
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- (Alemanez) webgune ofiziala